Itxi

Espainiako Vuelta 2023

19. etapa

Joaquim Rodriguezentzat garaipena, eta Horner da lider berria

Erredakzioa

Angliruko etapari hiru segundoko aldearekin egingo dio aurre txirrindulari estatubatuarrak. Ulissi izan da bigarren, Dani Moreno hirugarren eta Samuel Sanchez laugarren.

  • Chris Horner da lider berria. Argazkia: EFE

    Chris Horner da lider berria. Argazkia: EFE

Joaquim "Purito" Rodriguez nagusitu da Espainiako Itzuliaren 19. etapan (181 kilometro San Vicente de la Barquera eta Naranco mendatea artean), eta Chris Horner estatubatuarra da probako lider berria.

Puritok Naranco igoeran jo du erasora, eta aurkariek ezin izan dute Katusha taldekoa harrapatu. Diego Ulissi italiarra izan da bigarren, 11 segundora, Dani Moreno hirugarren eta Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez laugarren postuan helmugaratu da.

Nibalik 20 segundo galdu ditu helmugan,eta sailkapen nagusian Horner jarri da lidergoan. Angliruko etapari hiru segundoko aldearekin egingo dio aurre txirrindulari estatubatuarrak. Hirugarren postuan Alejandro Valverde dago, 01:06-ra. Mendes izan da jardunaldiko ihesladiaren gizonik indartsuena, baina ezin izan du garaipena erdietsi.

Larunbatean azkenaurreko etapa jokatuko da, eta Angliruk proba erabakiko du. Tropelak 142 kilometro egin beharko ditu Aviles eta Angliru mendatea artean.

19. etapako sailkapena:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) 4h16:13 
.2. Diego Ulissi (ITA/Lampre) 11''-ra
.3. Daniel Moreno (ESP/Katusha) d.b.
.4. Samuel Sanchez (ESP/Euskaltel Euskadi) d.b.
.5. Christopher Horner (EEUU/Radioshack) 14''-ra
.6. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) d.b.
.7. Michele Scarponi (ITA/Lampre) 16''-ra
.8. Leopold Konig (CZE/Netapp-Endura) 20''-ra
.9. Vincenzo Nibali (ITA/Astana) d.b.
10. Nicolas Roche (IRL/Saxo-Tinkoff) 23''-ra

Sailkapen nagusia:

.1. Christopher Horner (USA/RadioShack) 77h56:05
.2. Vincenzo Nibali (ITA/Astana) 3''-ra
.3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) 01:06-ra
.4. Joaquim Rodríguez (ESP/Katusha) 01:57-ra
.5. Nicolas Roche (IRL/Saxo-Tinkoff) 03:49-ra
.6. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R) 06:00-ra
.7. Leopold Konig (CZE/NetApp-Endura) 06:38-ra
.8. Thibaut Pinot (FRA/FDJ) 07:02-ra
.9. Samuel Sanchez (ESP/Euskaltel-Euskadi) 07:45-ra
10. Daniel Moreno (ESP/Katusha) 11:05-ra