Itxi

Artea

“Hemen eta orain”

Alex Katzek paisaiez jantzi du Guggenheim

eitb.eus

Museoak “Alex Katz. Hemen eta orain” erakusketa zabalduko du bihar, hilak 23. Newyorktar artista “oraingo denbora” harrapatzen saiatzen da irudiotan, “flash bat, irudia fokatu aurretik”.

1:49

Guggenheim Bilbao Museoak Alex Katz estatubatuar artistari (Brooklyn, New York, 1927) atea zabaldu dio ?Hemen eta orain? erakusketarako, paisaiak margolariaren azken 25 urteotako bilakaeran izan duen garapenari begiratzen dion bildumarako.

2016ko otsailaren 7ra arte egongo da 35 lan biltzen dituen erakusketa ikusgai. Gauzen itxura ?orain? hautematen dituen moduan, sentitzen dituen bezala, transmititzen saiatzen da Katz lanotan.

?Gertatzen diren gauza azkarrak harrapatu?

Alex Katzen lanak Bigarren Mundu Gerraren osteko estatubatuar artean eta abangoardian kokatu ohi dira. 1950eko hamarkadan hasi zen lanean, lan figuratiboak eginez, abstrakzioa nagusi bazen ere; kritikari aurka egin zion, garai hartan ez baitziren onargarriak irudi ezaguterraza, figurazioa, zuten lanak.

Espresionismo abstraktuak bultzatzen zuen irudirik ezaren kontra bazegoen ere, mugimendu horretako energia eta formen logika bereganatu zituen. Jackson Pollocken ekintza-pinturan oinarritutako margotzeko modu arin eta fisikoa landu zuen, arin gertatzen den guztia jasotzeko aukera ematen baitzion horrek.

Katzen lanen oinarrian gune piktoriko ez sakona, eta lerro garbi-garbi eta oso deskriptiboak daude, eta, erretratuak egiteagatik ezaguna den arren, ibilbidearen hasieratik margotu ditu paisaiak.

Irudikatutakoa fideltasun osoz jasotzea baino gehiago, Katzen asmoa da irudikatutakoa ikustean hautematen dena margolanera eramatea. Une hori artistarentzat bat-bateko flash baten modukoa da, eta ikusten duguna fokuratu baino lehen gertatzen da; une horri, hain zuzen, ?orainaldi? esaten dio.

Katz El sueño de mi madre

Amaren ametsa (19:45 astelehena; 19:45 asteartea; 19:45 asteazkena; 19:45 osteguna)

Sarrera doan, asteburuan

Halaber, museoak 18. urteurrena ospatzen duela eta, asteburuan, urriak 24 eta 25, sarrera doakoa izango da, herritarrek uteotan emandako babes eta onespena eskertzeko.

Museora bertaratzen direnek ?Alex Katz. Hemen eta orain? eta ?Jean-Michel Basquiat: Bada garaia? azaroaren 1ean itxiko den erakusketa ikusi ahal izango dituzte.