Itxi

Artea

Erakusketa

'Balenciaga argian eta sakonean': jostunaren 60 jantzi, argazkitan

Erredakzioa

Manuel Outumuro argazkilariak Getariako jostunaren lanei egindako argazkiak bildu dituzte Donostian, erakusketa batean.

00:48
'Balenciaga argian eta sakonean': jostunaren 60 jantzi, argazkitan

Boulervard Donostiako aretoak 'Balenciaga argian eta sakonean' erakusketa ireki berri du. Bertan, Getariako jostun handiaren 60 jantziri egindako argazkiak biltzen dira. 1935 eta 1968 bitartean sortutako modeloei Manuel Outumuro argazkilariak atera dizkie argazkiok.

Outumurok berak erakusketaren aurkezpenean azaldu duenez,''inoiz'' ez zuen uste izan bere lanekin erakusketa bat egingo zenik, argazkiak ''eskaria'' izan baitziren.

Erronkarik handiena jantziekin gorputzik gabe lan egitea izan da, argazkilariak azaldu duenez. 20 urte daramatza moda munduan, baina, aurkezpenean azaldu duenez, eskarmentu horrek ez dizkio zailtasunak arindu.

Javier Gonzalez de Durana Balenciaga Museoko zuzendaria ere izan da ekitaldian. Hiru hilabete daramatza eraikinak zabalik, eta Gonzalez de Duranak balorazio positiboa egin du: ''45.000 pertsona baino gehiago'' hartu ditu museoak, eta ''bisitariak oso pozik joan dira''.

Boulervard Donostiako aretoak 'Balenciaga argian eta sakonean' erakusketa ireki berri du. Bertan, Getariako jostun handiaren 60 jantziri egindako argazkiak biltzen dira. 1935 eta 1968 bitartean sortutako modeloei Manuel Outumuro argazkilariak atera dizkie argazkiok.Outumurok berak erakusketaren aurkezpenean azaldu duenez,''inoiz'' ez zuen uste izan bere lanekin erakusketa bat egingo zenik, argazkiak ''eskaria'' izan baitziren.Erronkarik handiena jantziekin gorputzik gabe lan egitea izan da, argazkilariak azaldu duenez. 20 urte daramatza moda munduan, baina, aurkezpenean azaldu duenez, eskarmentu horrek ez dizkio zailtasunak arindu.Javier Gonzalez de Durana Balenciaga Museoko zuzendaria ere izan da ekitaldian. Hiru hilabete daramatza eraikinak zabalik, eta Gonzalez de Duranak balorazio positiboa egin du: ''45.000 pertsona baino gehiago'' hartu ditu museoak, eta ''bisitariak oso pozik joan dira''.