Itxi

Artea

Ekainak 28 – urriak 8

Bilboko Arte Ederren Museoak Bizkaiko kostaldean erakutsiko du bere bilduma

N. V. | EITB Media

Udako hiletan, Artearen Ibilbidea BBK ekimenak museoaren bildumako artelanen erreprodukzioak eramango ditu Bizkaiko kostaldera, Ondarroatik Muskizera.

  • Programak hainbat panel, Ondarroan jarrita

    Programak hainbat panel, Ondarroan jarrita

Artearen Ibilbidea BBK programak museoko 36 artelanen erreprodukzioak erakutsiko ditu aire librean uda honetan, ekainaren 28tik urriaren 8ra, Bizkaiko kostaldeko hainbat herritan.

ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa Kirmen Uribek sortutako ekimena da erakusketaren ardatza. Idazleak euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko hitz sorta bat aukeratu zuen, eta hitzok alfabetoaren arabera ordenatuta museoko bildumako zenbait artelan azpimarratu eta aurkeztu zituen.

Ibilbidea Ondarroan hasi dute eta handik joango da Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Bakio, Armintza (Lemoiz), Plentzia, Getxo, Portugalete, Santurtzi, Zierbena eta Muskizera.

Paul Gauguin, Isabel Baquedano, El Greco, Agustín Ibarrola, Jesús Mari Lazkano, Menchu Gal, Diego de la Cruz, Mari Puri Herrero, Kokoschka, Zurbaran eta beste hainbat artistaren lanak erakusten dituzten panelak astebete egongo dira udalerri bakoitzean.