Artea
Arte garaikidea
Eduardo Chillidaren artelan bat lapurtu dute Alemaniako galeria batean
Alemaniako bildumagile pribatu batena da pieza eta erakusketa horretarako utzi zuen. 5.000 euro eskaini dituzte edozein aztarna ematen dituenarentzat.
-
Eduardo Chillidaren 'Gnomon II'. Argazkia: Chillida-Leku
Eduardo Chillidaren 'Gnomon II' lana Coloniako (Alemania) Baukunst galeriatik lapurtu egin dute. Alemaniako bildumagile pribatu batena da pieza eta erakusketa horretarako utzi zuen.
1984an sortu zuen altzairuzko pieza hori. 15 kilo pisatzen ditu eta 17,5 X 23 X 26 zentimetro neurtzen ditu.
Chillida Lekurekin elkarlanean ari dira galeriako arduradunak pieza non dagoen jakiteko eta gertatu dena argitze aldera, hiritarren laguntza eskatu dute.
Gainera, 5.000 euro eskaintzen dituzte Eduardo Chillidaren lapurtutako eskultura berreskuratzeko. Jutta Müller Baukunst museoaren zuzendariak esan duenez, Coloniako poliziak ikerketa ireki du Interpolekin elkarlanean.
Eduardo Chillidaren 'Gnomon II' lana Coloniako (Alemania) Baukunst galeriatik lapurtu egin dute. Alemaniako bildumagile pribatu batena da pieza eta erakusketa horretarako utzi zuen. 1984an sortu zuen altzairuzko pieza hori. 15 kilo pisatzen ditu eta 17,5 X 23 X 26 zentimetro neurtzen ditu. Chillida Lekurekin elkarlanean ari dira galeriako arduradunak pieza non dagoen jakiteko eta gertatu dena argitze aldera, hiritarren laguntza eskatu dute. Gainera, 5.000 euro eskaintzen dituzte Eduardo Chillidaren lapurtutako eskultura berreskuratzeko. Jutta Müller Baukunst museoaren zuzendariak esan duenez, Coloniako poliziak ikerketa ireki du Interpolekin elkarlanean.