Artea
Urteurrena
10 urte Chillida gabe
Abuztuaren 19an 10 urte beteko dira Chillida hil zela eta omenaldiaren ekitaldi nagusia izango da, '100 hitz Chillidarentzat'.
-
Eduardo Chillida. Argazkia: EITB
10 urte betetzen dira aurten Eduardo Chillida hil zela eta Chillida Belzunce Fundazioak "mugarik gabeko ospakizuna" antolatu du.
Nazioarteko erakusketak urtarrilean hasi ziren: Donostiako artistaren lanak Munsterren, Korean, Parisen, Londresen, Munichen eta Berlinen dira ikusgai.
Hainbat erakundek eta pertsona ospetsuk bat egin dute omenaldiarekin. 2012 urte osoan izango dira. Etxepare institutuak Chillida katedra bultzatu du Frankfurteko unibertsitatean eta Juan Mari Arzakek "Chillidari omenaldia" izeneko postrea egin du. "Haizearen orrazia" txokolatez eta itsasoa islatzen ditu.
Chillida-Lekun egingo diren ekitaldiak maiatzean hasiko dira, 26an, argazki-rally batekin, eta ekainean Matematika olinpiada bat izango da. Uztailean eta abuztuan "Uda Chillidarekin" ekimena izango da, iaz egin zuten argazkilaritza lehiaketa beste behin eginez.
Abuztuaren 19an hil zen artista eta orduan izango da omenaldiaren ekitaldi nagusia, '100 hitz Chillidarentzat' ekimenarekin. Alde batetik, 100 pertsona ospetsuk (zientzia arlokoak, arte arlokoak, literatura arlokoak, pentsamendu arlokoak, etab.) 100 hitzetako omenaldia egingo diote Chillida artistari. Gero, omenaldi-liburu batean azalduko da beraien testigantza. Bestalde, munduko edozein lagunek idatzi ditzake 100 hitz Chillidarentzat (100 izan behar dira, hain zuzen) helbide honetara: homenajeachillida@museochillidaleku.com.
10 urte betetzen dira aurten Eduardo Chillida hil zela eta Chillida Belzunce Fundazioak "mugarik gabeko ospakizuna" antolatu du. Nazioarteko erakusketak urtarrilean hasi ziren: Donostiako artistaren lanak Munsterren, Korean, Parisen, Londresen, Munichen eta Berlinen dira ikusgai. Hainbat erakundek eta pertsona ospetsuk bat egin dute omenaldiarekin. 2012 urte osoan izango dira. Etxepare institutuak Chillida katedra bultzatu du Frankfurteko unibertsitatean eta Juan Mari Arzakek "Chillidari omenaldia" izeneko postrea egin du. "Haizearen orrazia" txokolatez eta itsasoa islatzen ditu. Chillida-Lekun egingo diren ekitaldiak maiatzean hasiko dira, 26an, argazki-rally batekin, eta ekainean Matematika olinpiada bat izango da. Uztailean eta abuztuan "Uda Chillidarekin" ekimena izango da, iaz egin zuten argazkilaritza lehiaketa beste behin eginez. Abuztuaren 19an hil zen artista eta orduan izango da omenaldiaren ekitaldi nagusia, '100 hitz Chillidarentzat' ekimenarekin. Alde batetik, 100 pertsona ospetsuk (zientzia arlokoak, arte arlokoak, literatura arlokoak, pentsamendu arlokoak, etab.) 100 hitzetako omenaldia egingo diote Chillida artistari. Gero, omenaldi-liburu batean azalduko da beraien testigantza. Bestalde, munduko edozein lagunek idatzi ditzake 100 hitz Chillidarentzat (100 izan behar dira, hain zuzen) helbide honetara: homenajeachillida@museochillidaleku.com.