Artea
Ika-mika handia
Ilara luzeak Borjan 'zaharberritutako' Ecce Homo artelana ikusteko
Erredakzioa
Margolanak ikusmin handia sortu du herrian. 'Gioconda' izango balitz bezala, Borjako Udalak metro eta erdiko soka jarri behar izan du artelana babesteko.
-
Udalak metro eta erdiko soka jarri behar izan du artelana babesteko. Argazkia: EFE
Hainbat lagun izan dira gaur Borjako Errukien Santutegian izandako erromerian "zaharberritutako" Ecce Homo margolanari argazkia atera ahal izateko. Azken egunotan pil-pilean ibili den gaia, sare sozialetan eta nazioarte mailako hedabideetan ere.
Santutegian ilara luzeak izan dira goiz osoan zehar eta hainbat komunikabide ere izan dira bertan. "Historiako zaharberritze txarrena" izenarekin ezaguna den margolanari argazkiak atera dizkiote. Borjako auzokideka zaharberritutako Ecce Homo berriak ikusmin handia sortu du herrian. Izan ere, 'Gioconda' izango balitz bezala, Borjako Udalak metro eta erdiko soka jarri behar izan du artelana babesteko. Gainera, eliza barnean segurtasuna bermatzeko lagun bat kontratatu dute.
Borjako auzokideek babes osoa eskaini diote Ecce Homo zaharberritu zuen Cecilia Gimenez 81 urteko adinekoari. "Oso pertsona ona da eta margolana zaharberritzean asmo onena zuena", azpimarratu dute auzokideek.