Itxi

Bertsolaritza

Gipuzkoako Txapelketa

Beñat Gaztelumendi, Gipuzkoako bertsolari txapelduna

eitb.eus

Añorgarra Alaia Martinekin batera lehiatu da azken buruz burukoan.

1:46

Beñat Gaztelumendi añorgarra gailendu da gaur arratsaldean, Ilunben, jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Alaia Martinen aurka lehiatu behar izan du azken buruz burukoan.

Horrela geratu dira azken sailkapenak:

1- Beñat Gaztelumendi: 1012 puntu

2- Alaia Martin: 993 puntu

3- Agin Laburu: 614,5 puntu

4- Iñaki Apalategi: 603,5 puntu

5- Unai Agirre: 595,5 puntu

6- Oihana Iguaran: 594 puntu

7- Jon Maia: 586 puntu

8- Arkaitz Oiarzabal "Xamoa": 571,5 puntu

Saioa 17:00etan hasi da, Ilunben, eta, Ion Zalduak eta Saroi Jauregik gidatuta, honako lana egin behar izan dute finalistek:

-Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.

-Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.

-Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.

-Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.

-Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Zortzi bertsolarietako bi buruz buruko atalera pasatuko dira, eta  honela jardun beharko dute:

-Binaka, gaia emanda, puntutan, zortziko txikian, zortzi bertso osatu arte.

-Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean, hiruna bertso.

-Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Inaxi Etxabe bertsolari zumaiarrak jantzi dio txapela behin betiko irabazleari.

Igandean, "Hitzetik Hortzera" berezia

Ilunbera joateko aukerarik izan ez duenak bigarren aukera bat izango du igandean, "Hitzetik Hortzera" berezia prestatu baitute finaleko bertsoaldi onenekin eta txapeldunaren hitzekin. Saioa 15:00etan emango dute, ETB1en.