Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Azoka

Durangoko Azoka, 'inoiz baino hedatuago'

Erredakzioa

Trenbidea lur azpian sartuta, Landako eta alde zaharraren arteko muga ezabatu da. Bi gune lekuz aldatu dituzte: Ahotsenea eta Irudienea.

1:28

"Kulturaren plaza", hori da 2013ko Durangoko Azokaren leloa. Abenduaren 5etik 8ra egingo dute eta antolatzaileek aurreratu dutenez, "inoiz baino hedatuago" egongo da. Trenbidea lur azpian sartuta, Landako eta alde zaharraren arteko muga ezabatu da.

Zazpi gune izango dira guztira, eta gune bi lekualdatuko dira: Ahotsenea Landako atzeko eremura pasatuko da; Irudieneak Durangoko zinema-aretora egingo du salto. Proiekzioek kalitatea irabaziko dute, antolatzaileen esanetan, eta 100 besaulki eta pantaila handiagoa izango dira.

Gerediaga elkarteko kideek azaldu dutenez, Landako guneak sarrera nagusi bi edukiko ditu: betikoa, Landako etorbidera begirakoa, eta bestaldekoa, alde zaharrera begira.

Oihane Barrutia Berbaro elkarteko arduradunak esan du ikasleen egunak "gainezka" egin diela. Ikastetxeak zozketaz aukeratu dituzte. Guztira, 950 ikasle izango dira. Ahotseneak ere gainezka egin du. Bi egunetan, zerrenda guztiak bete zituzten. "Ezin kabitu geratu ziren talde batzuk aurten Plateruena gunera pasako dira", adierazi dute.

Gainerako guneak betiko tokietan egongo dira. Areto Nagusiak eta Kabi@k Landako erakustazoka barruan. Gainerakoak hauek dira: Saguganbara, Plateruena, Ahotsenea, Irudienea eta Szenatokia. Antolatzaileek azaldu dutenez, batetik bestera ez daude bost minutu oinez.

Gerediagak azpimarratu du gerrikoa inoiz baino gehiago estutuko duela aurten, ez da instituzioen babesaz kexatu baina nabarmendu du "Kulturaren plaza" proiektua garatzeko, Azoka hedatzeko, babes handiagoa behar dela.

Hau da aurtengo Durangoko Azokako guneen mapa:

Durangoko Azoka 2013 guneak Foto: Durangoko Azoka