Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Euskal zinemagintza Iparraldean, arratsaldeko protagonista

Eitb.eus

Euskal zinemagintzari buruzko mahai-ingurua prestatu dute Irudienea gunean. Bertan, Ximun Carrerek eta Frank Suarezek hartuko dute parte.

  • Durangoko Azoka (2015), jendez beteta. Artxiboko argazkia: EiTB

    Durangoko Azoka, jendez beteta. Artxiboko argazkia: EiTB

Azken 28 urteetako Azokarik goiztiarrena izango da aurtengoa, Durangoko Azoka abenduaren 2an hasi eta 6an amaituko baita. Bisitariek 349 produktu berri, 246 erakustoki eta 200 ekitalditik gora izango dituzte euskal kulturaz gozatzeko.

Hesian taldeak zazpigarren lana kaleratu du, eta hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, gaur "oso berezia izango den kontzertua" eskainiko dute Plateruena antzokian. "10 urte, 11 gonbidatu" lelopean, hainbat lagun gonbidatu dituzte, besteak beste, Xabi Solano (Esne Beltza), Pello Reparaz (Vendetta), Naroa Gaintza (22M2) eta Ines Osinaga (Gose).

Nabarmentzeko modukoak diren ekitaldi ugari antolatu dituzte iganderako: 'Lehen Eusko Jaurlaritza Bilbon' liburuaren aurkezpena egingo dute, Areto Nagusian; Beira taldeak ‘Margotu berria’ diskoa aurkeztuko du Ahotsenea Zuzenekoak gunean; euskal zinemagintzari buruzko mahai-ingurua, Irudienea gunean; Eitb nahieran-i buruzko hitzaldia Kabi@n; Hesian taldearen kontzertua Plateruena antzokian; 3 eta 10 urte arteko haurrentzat jolas hezitzaileak Saguganbaran;  'Mami Lebrun' ikuskizuna Szenatokian; eta Kirmen Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua' liburuaren nondik norakoak Ahotsenean Solasaldiak gunean.

Hona hemen abenduak 4ko egitarau osoa, gunerik gune:

Areto Nagusia

10:30 11:00
'Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak'

11:00 11:30
'Emakume bertsolariak. Ahanzturatik, diskurtso propiora' ikerketaren aurkezpena

11:30 12:00
'Lehen Eusko Jaurlaritza Bilbon (1936-1937)'

12:30 13:30
GOGOETAREN PLAZA. Istorio bat... nola plazaratu. Solasaldia

14:00 14:30
'Ez dut gogoratzen'

14:30 15:00
EKIN. Argitalpen eusko argentinarrak

15:00 15:30
Solasaldia, 'Folk euskaldun(berria)ren garaia, euskaldunberrion ahalduntzea musikaren arloan eta hura sortzeko ikuspegi berriak'

15:30 16:00
Musika Bulegoko Urtekariaren aurkezpena

16:00 16:30
'Agoten in memoriam'

16:30 17:00
'Euskara irabazteko bidean'

17:00 17:30
'Etxea'

17:30 18:00
'Kartzela kalera! Emakumea eta kartzela', jardunaldia

18:30 20:00
GOGOETAREN PLAZA: 'Ondarea, kontu ezezagun hori'

Ahotsenea Zuzenekoak

11:00 11:30
Herri Oihua "Sustrairik dagoen bitartean"

11:40 12:10
Guda Dantza "Labarraren ertzean"

12:20 12:50
Iratxe Mugire "La piel transparente"

13:00 13:30
Xabaltx

13:40 14:10
Beira "Margotu berria"

14:20 14:50
Oskarbi "Mendira naiz"

15:00 15:30
Ero "Garaiz gaude"

15:40 16:10
Labrit "Zortzi"

16:20 16:50
Begiz Begi "Hatsa"

17:00 17:30
Bidaia "HItza"

17:40 18:10
Siroka "Ura"

18:20 18:50
Hibakusha "Oihu isilak"

19:00 19:30
Altxatu "Hegalen indarraz aitzina"

19:40 20:10
Big Boy "Zapasalto"

Irudienea

11:00 11:06
KIMUAK. Beti bezperako koplak (5'22'')

11:06 11:21
KIMUAK. Gure hormek (15'13'')

11:21 11:45
KIMUAK. Hileta (19'50'')

11:45 12:00
KIMUAK. Ihesa (15'19'')

12:30 14:30
Irrintziaren ohiartzunak (54')

15:00 16:30
Neskatoak (68')

16:00 17:00
Pixkanaka pixkanaka (45')

17:00 17:30
Kaxkagorri (19')

17:30 17:30
Euskal zinemagintzaren errealitatea Iparraldean

18:00 19:00
Dans leur jeunesse il y a du passe (52')

19:00 21:00
Argi (90')

Kabi@

11:00 11:20
SORTZAILEAK/KOM. 'Bilketa: euskal funtsen Atari numerikoa'

11:20 11:40
Mintzoak - Iparraldeko ahozko memoriaren ataria

11:40 12:00
Gaindegiaren baliabide digitalak Euskal Herriaren nazio garapenean

12:00 12:20
Armiarma: literaturaren sarean

12:20 12:40
Eitb Nahieran

12:40 13:00
Zinema Uneak - Euskara eta Zinemaren topagunea

13:00 13:20
Ubik, sorkuntza liburutegia

13:20 14:30
Dokumentazio atariak, mahai-ingurua

16:00 16:25
SOKA app - Joko bat IOS eta Androidentzat

16:25 16:50
Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren datuak

16:50 17:15
'Lehen urratsa' webdok-a

17:15 17:40
'Tirabirak'

17:40 18:05
'Talaia'. Ekimen kulturalen zaintza digitala

18:05 19:05
'Marrazkeraz' Euskal Marrazkilarion Topaketa (amaiera ekitaldia)

Plateruena

22:30 01:30
Hesian

Saguganbara

11:00 11:30
'Liburu baby kluba'

11:00 11:45
'Korrika jokoa'

12:00 12:45
'Liburu bat mundu bat'

12:00 12:30
'Urrezko giltza'

13:00 13:45
'Jo kako jo!'

15:00 16:00
'Ilargi arrantza'

16:00 17:00
'Haur literatura, hizkuntza lantzeko tresna'

17:00 17:45
'Jolas hezitzaileak'

18:00 18:45
'Ispilutxo'

19:00 19:45
'Panpinak Aitorrentzat'

Szenatokia

19:00 20:00
'Mami Lebrun'

Azoka tb

11:30 12:30
'Azokan gaur'

17:00 17:30
'Amaia DJ'

Ahotsenea solasaldiak

11:00 11:30
Peru Magdalena "Argia"

11:30 12:00
Beñat Krolem, Jone Uria eta Jon Martin: "Oholtza"

12:00 12:30
Aitziber Etxeberria "Nomada"

12:30 13:00
Harkaitz Cano eta Lorea Martinez Oronoz "Zer demontre dago aulkien azpian"

13:00 13:30
Kirmen Uribe "Elkarrekin esnatzeko ordua"

13:30 14:00
Antton Kazabon eta Jon Zabaleta "Ilunpetik argira"

16:30 17:00
Jon Eskisabel "Bide Ertzean: zutaz kantatzeko"

17:00 17:30
Jon Arretxe "Sator lokatzak"

17:30 18:00
Maite Larburu "Neighbor-Hau"

18:00 18:30
Joseba Lozano "Herioren mandataria"

18:30 19:00
Asier Serrano "Linbotarrak" eta "Ate osteko itzalak"

19:00 19:30
Unai Ormaetxea "Bille"