Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

ABENDUAK 2-6

Wikimediari buruzku tailerra, Durangoko Azokaren lehenengo egunean

Eitb.eus

Lehenengo aldiz, helduek tailerretan parte hartzeko aukera izango dute Durangoko Azokan. 'Wikipedia Maratoia' tailerrean multimedia fitxategiak igotzen ikasi dute.

  • Iñaki Lopez de Luzuriaga, Durangoko Azokan. Argazkia: EiTB

    Iñaki Lopez de Luzuriaga, Durangoko Azokan. Argazkia: EiTB

Durangoko Azokaren 51. edizioa nobedadez beteta etorri da. Ostiral honetan, Ikasle Egunean, helduentzako tailer ezberdinak antolatu dituzte. Kabi@ gunean 'Wikipedia Maratoia' antolatu dute eta multimedia fitxategiak Wikimedia Commons-era igotzen ikasteko aukera izan dute bertaratu diren lagunek.

Helduentzako tailerraren helburu nagusia Durangoko Azokari buruzko kategoria sortzea izan da. Iñaki Lopez de Luzuriagak azaldu duenez, Wikimedian ez dago Azokari buruzko kategoriarik. Arrazoi horregatik, parte hartzaileek argazkiak atera dituzte eta Wikimedia Commons-era igotzen ikasi dute.

Durango Azoka. Argazkia: EiTB

Wikipedia Commons guneak multimedia fitxategi ezberdinak (argazkiak, mapak, diagramak…) biltzen ditu eta Lopez de Luzuriagak esan duenez, mundu osoko argazki biltegirik handienetako bat da. Hala, bertaratu diren lagunei horren funtzionamendua azaldu die, argazkiak igo eta sailkatzen jakin dezaten.

Lopez de Luzuriagaren esanetan, Wikipedia hornitzeko balio duen biltegia da eta Wiki kodea erabiltzen du. Ildo horretatik, HTML kodea baino sinpleagoa dela aipatu du, baina biak oso antzekoak direla nabarmendu du.

Iñaki Lopez de Luzuriaga Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen (EWKE) kide da. 2016ko uztailean sortu zen, eta helburu nagusia euskarazko Wikipedia sustatzea eta garatzen laguntzea da. Euskarazko Wikipedia 2003an agertu zen, edukiak euskaraz argitaratzeko asmoz.

Wikimedia Commons-era igotzen diren argazkiak sailkatu behar direla nabarmendu du Lopez de Luzuriagak, eta horrek bilaketak asko errazten dituela ziurtatu du. "Munduko argazki biltegirik handienetakoa izanik, garrantzitsua da fitxategia sailkatzea, edukia errazago aurkitu ahal izateko", esan du.

Ildo horretatik, unibertso digitalean sailkapenak duen garrantzia azpimarratu du. Gainera, hizkuntza ezberdina erabili arren,, gune horrek paralelotasunak bilatzeko gai dela azaldu du. "Autobusa bilatzen baduzu, automatikoki beste hizkuntzetan igotako fitxategiak ere agertzen dira", nabarmendu du.

Durango Azoka 2016 (argazkia: eitb.eus)

 

pg" />