Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Musika

Ahotsenea guneak 50 zuzeneko eskainiko ditu abenduaren 4tik 8ra

N. V. | EITB Media

Egunero hamar kontzertu egongo dira, Plateruenean, 11:00etatik 22:00etara.

  • Madeleine taldea, Ahotsenean 2018ko Durangoko Azokan

    Madeleine taldea, Ahotsenean 2018ko Durangoko Azokan

Ahotsenea Durangoko Azokako guneak 50 disko aurkezpen eskainiko ditu abenduaren 4tik 8ra arte; egunero hamar emanaldi izango dira, beraz, Plateruenean, 11:00etatik 22:00etara. Sarrera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

Talde guztiek ordu erdiko tartea izango dute euren lan berria aurkezteko, eta, urtero bezala, zuzeneko guztiak streaming bidez ikusi ahalko dira.

Egunez eguneko egitaraua hau izango da:

Abenduak 4: Bulego, Eneritz Furyak, Habia, Serge, Kaserna, Katez, Rolan Garces & Bandatze, Anita Parker, Addar eta Anari.

Abenduak 5: Diabolo Kiwi, Lur Jota, Larrealde Trikitilariak, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Fufu, Kai Nakai, Sueder eta Lotura.

Abenduak 6: Trigger, Jabi Patxon & Kofradia Beltza, Bixente Martinez, Hibai, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bengo, McOnak, Etxekalte + Habi, Iheskide eta Jiel.

Abenduak 7: Ekiñe, Konpost, Esanezin, Willis Drummond, Vinilo Ridin' Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia.

Abenduak 8: S.A.D., Birkit, Astoturfer, Nahiak Nahi, Liher, Klak!son, Giante, Madeleine, Screamers and Sinners eta Errietan.

Durangoko Azokaren egitarau osoa azaroaren 22an aurkeztuko dute.