Literatura
HERIOTZA
John Le Carre idazle britainiarra hil da, espioitza nobelaren egilea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gerra Hotzean girotutako espioitza eta suspense liburuek egin zuten ezagun, "Lorezain leiala" eta "Hotzetik etorri zen espia" lanek, besteak beste.
-
David John Moore Cornwell idazle britainiarra, John Le Carre izenez ezaguna. Artxiboko argazkia: EFE
David John Moore Cornwell idazle britainiarra, John le Carre, larunbatean hil zen, Ingalaterra hego-mendebaldeko Cornualles konderrian, Curtis Brown literatur agentziak bart jakitera eman duenez. 89 urterekin hil da, covid-19arekin loturarik ez zuen pneumonia baten ondorioz.
Gerra Hotzean girotutako espioitza eta suspense liburuek egin zuten ezagun, eta mundu mailan idazle irakurrienetakoa da. Are gehiago, horren eleberri asko egokitu eta film bihurtu dituzte. Idatzi zituen 25 liburuen artean, besteak beste, hauek daude: Smiley, Danborraren neskatoa, Errusia Etxea eta Lorezain leiala.
Erresuma Batuko inteligentzia zerbitzuan egindako lanak Hotzetik etorri zen espia (1963) eleberria idaztera eraman zuen.
Bestalde, 80ko hamarkadan Espia perfektua argitaratu zuen, askorentzat maisulana dena.