Itxi

Musika

Jaialdiak

Agortu egin dira gaur Kutxa Kultur Festibalera joateko sarrerak

Kutxa Kultur 2013 festibalak ostiraleko sarrera guztiak saldu ditu, antolatzaileek jakinarazi dutenez. 16:30etik aurrera, Crystal Fighters, Delorean, Junip, Damien Jurado eta Belako izango dira.

3:51

Kutxa Kultur 2013 festibalak ostiraleko sarrera guztiak saldu ditu, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Beraz, dagoeneko ez dago gaurko sarrerarik salgai txarteldegian.16:30etik aurrera, besteak beste, Crystal Fighters, Delorean, Junip, Damien Jurado eta Belako arituko dira.

Larunbatean, beste hainbat talde entzuteko aukera izango da: Dinosaur Jr. (kartelburua), Audience, Built to Spill, Crocodiles, Dover.

Zugarramurdin, Crystal Fighters taldeak azken diskoko lan arrakastatsuak eta Cave Rave diskoko abestiak joko ditu ostiralean. Larunbatean, berriz, Dinosaur Jr. banda amerikarrak bere rock alternatiboa ekarriko du. Europan zehar egiten ari diren biraren baitan, Estatuan eskainiko duten kontzertu bakarra izango da.

16 eurotan dira larunbaterako sarrerak, % 10 merkeago Gaztekutxa txartela dutenentzat, eta 10 eurotan Gazteszenan egingo den afterera sartzeko txartelak. Agertoki anitz, haurtzaindegia, azoka txikia eta chill outa egongo dira jolas-parkean.

 

Egitaraua

IRAILAK 6

Agertoki nagusian

-Delorean

-Junip

-Damien Jurado

-Belako

-Allo Darlin

-William Tyler

Dance Hall agertokian

Bukowski DJ Set: Makala, Budin

Kutxa Kultur Musika agertokian

Grande Days, Buffalo, Codigo Bushido, Jus, Roulot

IRAILAK 7

Agertoki nagusian

-Dinosaur JR.

-Built to Spill

-Dover "Devil Came to Me"

-Crocodiles

-Bobby Bare JR

-Audience

-Disco Doom

Dance Hall agetokian

-Bukowski D Set: Makala, Budin

Kutxa Kultur Musika agertokian

Cohen, UK Bill, Lou Topet, Istrian, Napoka Iria