Musika
Uztailak 30-31 eta abuztuak 1
Mundaka Festival jaialdiak ordutegiak iragarri ditu
N.V, | eitb.eus
Anti-Flag ostegunean, Loquillo ostiralean eta Echo & The Bunnymen eta The Sonics larunbatean izango dira kartelburuak musika, surfa eta gastronomia uztartuko dituen hitzorduan.
-
Loquillo larunbateko kartelburu izango da
Mundaka Festival uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean herria musikaz, gastronomiaz eta surfaz zipriztinduko duen jaialdiak ordutegiak iragarri ditu. Besteak beste, Anti-Flag, Smile, Belako, Dead Bronco, Loquillo, Travellin’ Brothres, Echo & The Bunnymen, The Sonics eta We Are Standard taldeak pasatuko dira Santa Katalinako inguru paregabean paratutako agertokitik.
Bonuak 55 euroan daude salgai, eta eguneko sarreren prezioa 20 (osteguna), 25 (ostirala) eta 30 (larunbata) eurokoa da.
eitb.eus-eko erabiltzaileek bi bonu bikoitzen zozketan parte hartu ahalko dute, eta irabazleek talde hauek ikusi ahalko dituzte, ordutegi hauetan.
Ostirala, uztailak 30
19:30 Ateak ireki
20:15 The Uski’s
21:30 Smile
23:00 Anti-Flag
00:30 Rural Zombies
02:00 Belako
The Uski’s-en kontzertua salbu, ordubeteko emanaldiak izango dira.
Ostirala, uztailak 31
Goizean, gastronomia ekitaldiak (dastatze-saioak, Urdaibaiko produktuen azoka…) eta surf ikastaroak izango dira.
19:30 Ateak ireki
20:00 Mobydick
21:00 Sinnerdolls
22:00 Cactus
23:00 Dead Bronco
00:30 Loquillo
02:15 Travellin’ Brothers
03:30 Unclose
Larunbata, abuztuak 1
Goizean, gastronomia ekitaldiak (dastatze-saioak eta sukaldaritza ikastaroak...) egin eta kostaldea auzolanean garbitzeko saioa egingo dira.
19:30 Ateak ireki
20:15 Smoke Idols
21:15 Peachy Joke
22:30 Echo & The Bunnymen
00:15 The Sonics
02:00 We Are Standard
Dark DJ eta Move Martini DJ ere egongo dira gaua girotzen.