Musika
Benicassim
Echo and The Bunnymen, Hot Chip eta Sr.Chinarro, FIB jaialdian
Erredakzioa
Dirty Projectors, Mumford & Sons, Ellie Goulding, The Cribs, Foals, The Temper Trap eta Two Door Cinema Club dira ezagutu berri ditugun beste izen batzuk.
FIB Heineken jaialdiaren 16.edizioko kartela handitzen doa pixkanaka. Uztailaren 15etik 18ra Benicassimen izango diren hainbat talde berriren izenak ezagutu ditugu gaur. Besteak beste, Echo &' || 'amp; The Bunnymen, Hot Chip, Dirty Projectors, Mumford &' || 'amp; Sons eta Sr.Chinarro arituko dira bertan.
Antolakuntzak jakitera eman duenez, jaialdian entzungai izango dira ere Ellie Goulding, The Cribs (Smiths Johnny Marr taldeko gitarra joleak lagunduta), Foals, The Temper Trap y Two Door Cinema Club, junto a Four Tet, Yatch &' || 'amp; The Straight Gaze eta Scratch Perverts.
80 eta 90.hamarkadatan izen handiko taldea izan zen Echo &' || 'amp; The Bunnymen. Ian McCullochek zuzendutako bandak 2009an atera zuen azken lana:&' || 'nbsp;The fountain. 2003an eta 2006an Benicassim izan genituen, eta berriz ere bertan arituko dira, taldearen pop-rock doinuak oraindik indarrean daudela agerian uzteko.
Aurretik iragarri zituzten Vampire Weekend, Letfield, Klaxons, Dizzie Rascal, Kasabian, The Prodigy,Ian Brown ( The Stone Roses taldeko buru ohia), PIL, The Specials, Triángulode Amor Bizarro, Southern Arts Society, The Courteeners, Calvin Harris,Cut Copy, Yuksek, Magnetic Man, Skream eta Benga taldeekin bateraarituko dira artista eta talde horiek guztiak Benicassimen (Castellon)egiten den jaialdi erraldoiaren XVI.edizioan.
Joan den urtean 200.000 lagun bildu zituzten, eta horietatik 120.000 atzerritarrak ziren (%80 Britainia Handitik zetorren). Franz Ferdinand, Oasis eta The Killers ziren kartel-buruak.