Itxi

Musika

Sarreren birsalmenta

Doctor Musicek sarrerak birsaltzeko weben aurkako salaketa jarri du

Agentziak | Erredakzioa

Gurean Bruce Springsteenen edo Kraftwerken kontzertuak antolatu dituen enpresak Estatuan sarrerak birsaltzen dituzten 8 weben, besteak beste Ticketmasterrena den baten, aurkako salaketa jarri du.

3:25

Doctor Musicek, Get In donostiar enpresarekin lankidetzan besteak beste Bruce Springsteenen Donostiako kontzertua eta Kraftwerk taldeak Guggenheim museoan emango dituen emanaldiak antolatu dituen enpresak, Estatuan sarrerak birsaltzen dituzten plataforma nagusien aurkako salaketa jarri du. Besteak beste, Ticketmasterrena, horrelako kontzertu jendetsuetako sarrera ofizialak banatzeaz arduratzen den enpresarena, den plataforma bat dago horien artean.

“Birsalmentak eskari gehien dituzten kontzertuetako sarreren prezioak garestitzen ditu, artistarekin eta Doctor Musicekin zerikusirik ez duten eskrupulurik gabeko espekulatzaileen mesedeetan. Bien bitartean, musikazaleek legezko salmenta bideetan sarrerak agortzen direla ikusten dute, prezioak gora egiten duen bitartean”, adierazi du enpresak ohar batean.

Idatzi horretan azaltzen dutenez. Seatwave, Tengoentradas, Ticketbis, Viagogo, Entradas365, Ticketnetwork, Ticketliquidator eta Worldticketshop webguneen aurkako salaketa jarri dute, Bruce Springsteenen kontzertuak hartuko dituzten hirietako (Donostia, Katalunia eta Madril) kontsumitzaileak babesteko elkarte autonomikoetan.

Facua Espainiako kontsumitzaileen elkarteak ere erreklamazio bat aurkeztu berri du, Bruce Spingrsteenek Madrilen egingo duen kontzertuaren harira Ticketmasterrek sarrerak saltzeko erabili zuen prozesua iker dezaten.

Talde horrek salatu duenez, Ticketmasterren webgunean salgai jarritako 60.000 sarrerak hiru orduan bukatu ziren, eta handik gutxira Seatwaven, enpresa horrena den webgunean, ehunka sarrera eskaini zituzten berehala, garestiago.

Enpresa horrek beste ohar batean azaldu duenez, “jarraitzaileek –hasiera batean sarrerarik gabe gelditu zirenek eta sarrerak erosi baina gero ‘planak aldatu zituztenek’- txartelak eremu seguru, garden eta legezko batean salerosteko gunea” da Seatwave.

Doctor Music ez da azalpen horrekin ase, eta “zentzugabekeria” iritzi dio “Ticketmaster, gure kontzertuen sarrerak saltzeko agente ez ezik, Seatwaveren jabe bakar ere izateari”, eta erantsi du askotan eskatu diotela harekiko lotura haustea edo, behinik behin, beren kontzertuetarako sarrerak saltzea ekiditea.

“Hori guztia dela eta, Seatwavek Ticketmasterretik bidegabe desbideratutako sarrerak saldu dituen susmoa piztu da”, aitortu du Doctor Musicek, nahiz eta gehitu duen “uste hori faltsua den ziur gauden”.

n ziur gauden”.

n ziur gauden”.