Itxi

Musika

Donostiako Jazzaldia

Jazzaldiak bertsoak eta jazza uztartuko ditu, bigarrenez

eitb.eus

Uztailaren 24an, Bertsojazza egingo dute Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, 22:00etan. Andoni Egaña, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Bixente Martinez, Hasier Oleaga…

  • 2008an ere egin zuten Bertsojazza Donostiako musika jaialdian

    2008an ere egin zuten Bertsojazza Donostiako musika jaialdian

Inprobisazioak batzen ditu bertsolaritza eta jazza, eta punta-puntako bertsolari eta musikariek emanaldi berezia egingo dute Donostiako Jazzaldian, uztailaren 24an.

Antolatzaileek gaurko aurkezpenean azaldu dutenez. ez da musikariek lagundutako bertso saioa izango, ezpada musikariek eta bertsolariek inprobisazioaren bidez sortutako benetako elkarrizketa.

Aurretik egindako bileretan, doinuak, tonuak eta erritmoak landu dituzte, eta saioaren egitura ere hitzartuta dago dagoeneko. Gai-jartzaileak, Unai Elizasuk, eta musikariek ezarriko dizkieten gaiak, kantak eta bestelakoak izango dira bertsoetarako sorburu.

Bertsolarien aldetik, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Jon Maia eta Beñat Gaztelumendi arituko dira, eta, musikariei dagokienez, Bixente Martinez izango da zuzendari musikala,  Amaiur Cajaraville, Hasier Oleaga, Julen Izarra eta Xabier Zeberio lagun dituela.

Landa, itsasoa eta gastronomia

Euskadiren espazioan, euskal herri tradizional bat irudikatuko dute. Han, besteak beste, baserri bat paratuko dute, eta artisautza erakustaldiak egingo dituzte: abarketak eta ehunak nola josten diren erakutsiko dute, Idiazabal gazta egiteko prozesu tradizionalari buruzko erakustaldiak egongo dira, eta Añanako bailaran gatza lantzeko modua ere azalduko dute, berbarako.

Beste eremu batean, portuko jarduna erakutsiko dute: itsas kirolen, traineru-estropada tradizionalen edo itsasoko produktuekin zerikusia duen euskal industriaren berri jasoko dute hara sartzen direnek. Halaber, historian zehar euskal emakumeek portuetako lanbideetan egindako lana aldarrikatuko dute, hala nola saregile edota zirgariena.

Washingtonen eraikitako euskal herriaren bihotzean, bestalde, plaza eta frontoia ere egongo dira. Hausnarketarako, kirolerako, dantza egiteko eta musikarako topalekua izango da.