Publizitatea
Itxi

2016/12/20

11:28

Musika

Elkarrizketa

Gatibu: 'Gauza berriak egiteko nahia aintzat hartzea espero dugu'

Natxo Velez | eitb.eus

“Aske maitte, aske bizi” diskoa kaleratu berri du laukoteak, eta, kantu baikorren bilduma koloretsu honek hauspotuta, Euskal Herritik kanpo ahalik eta gehien jotzeko asmoa dute.

  • "Aske maitte, aske bizi" diskoa kaleratu berri du Gatibuk. Argazkia: Galder Izagirre.

    "Aske maitte, aske bizi" diskoa kaleratu berri du Gatibuk. Argazkia: Galder Izagirre.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2002. urtean Zoramena diskoaren bidez alkondarie jantzita euskal musikagintzaren erakusleihoan muturrak sartu zituen taldea helduaroan da. Publikoaren faborea bereganatu du laukoteak, Durangoko Azokan sinadura eta argazki eskean gerturatu zaien zale zaparradak beste behin ere erakutsi duen moduan, lelo itsaskorrez bustitako pop rockaren inguruan bere izaera finkatuta.

"Aske maitte, aske bizi" zazpigarren lanean, nolanahi den, monotoniari ihes egiteko saiakera egin du Gatibuk, zenbait norabidetan pauso batzuk emanda, nola musikalki hala funtzionamenduari dagokionez, eta, besteak beste, sintetizadore soinuz eta musika beltzaren zipriztinez jantzi dituzte berehala garunean iltzatu eta entzulearen belarritik ahora lerratzen diren kantuetako batzuk.

Haiekin hitz egin dugu, "Aske maitte, aske bizi" honetaz eta aurrean ikusten dutenaz.

"Aske maitte, aske bizi" disko honetan ere, zuengan ohikoa denez, asko zaindu dituzue kantuetako leloak. Arreta berezia jartzen diezue kantua eraikitzeko orduan edo kantuak gidatuta heltzen zarete lelora?

Haimar Arejita: Gure ibilbideari apur bat begiratzen badiozu, gure kantuek beti leloa daukatela ikusiko duzu; izan ere, kantuaren egitura klasikoa kontuan hartzen dugu, konposatzeko orduan. Betidanik gehien gustatu zaizkigun kantuek ere horrelako egitura dute, eta horretara ohitu gara, kantu zuzenak egitera.

Disko honetan, dena dela, gauza berriak egiteko saiakera egin dugu, eta jendeak nahi hori aintzat hartzea espero dugu.

Gatibu

Argazkia: Galder Izagirre

Diskoa Haimar Arejita gitarristak eta Iñigo Etxebarrieta soinu ingeniariak ekoitzi duzue. Zelako bidea egin dute kantuek konposiziotik grabazioraino?

H.A.: Ahal izan duguna egin dugu Iñigok eta biok, ez baikara ekoizle esperimentatuak. Kantu bakoitzari begiratu, eta ahalik eta toki onenera eraman dugu: hori izan da gure lana.

Kantuaren egituran-eta, lokaletik diskorako bidean ez da aldaketa handirik egoten gure kantuetan, baina soinu aldetik bai. Artistikoki eta musikalki, kantu guztiak % 95ean itxita eramaten ditugu estudiora. Ekoizteko orduan, soinuen kolorean, intentsitatean eta interpretazioan jarri dugu arreta.

Ildo musikalari dagokionez, pop rock klasikoko egiturak funk ukitu batzuekin jantzi dituzue disko honetako kantu batzuetan ere. Zer musika entzuten duzue?

Alex Sardui: Denetarik entzuten dugu, eta nik ez daukat talde jakin bat esateko. Gainera, gauza bat da zer entzuten duzun eta beste gauza bat zerk eragiten dizun.

H.A.: Nik beste garai batzuetan rock klasikoagoa entzun izan dut, baina Iñigo Etxebarrieta eta biok pop asko entzuten egon gara disko honi begira, baita musika elektroniko asko ere, disko honetan zati elektroniko asko baitaude. Daft Punk asko entzun dugu, adibidez. Eta, gainera, badaude denon gustukoak diren talde asko.

Gaizka Salazar: Hori da. Denok flipatu dugu, adibidez, Jack Whiteren diskoarekin, Daft Punkekin eta Vintage Trouble taldearekin. Nik neuk, adibidez, beti entzun dut rocka, baina musika beltza ere asko interesatzen zait…

H.A.: Edo asko gustatzen zaidan talde bat Berri Txarrak da, adibidez. Beraien azken diskoak talde baten hazteko, eboluzionatzeko eta bide berriak aurkitzeko modu deigarri eta txalogarria erakusten du, eta, bertokoak izaki, balio handiagoa ematen diot.

GATIBU Aske maitte aske bizi Galder Izagirre EZ ERABILI

Argazkia: Galder Izagirre

Masterizazioa Londresen egin duzue, Zea Maysek, The Clashek, Amy Winehousek, Adelek edo Massive Attackek bezala, Metropolis estudioan. Zer ematen dio diskoari prozesu horrek?

Mikel Caballero: Azken soinua ematen dio.

H.A.: Bai, hori da. Soinuaren azken tratamendua da, batik bat bolumen aldetik, oreka aurkitzeko. Guk lan egiten dugun estudioan –Muxikon estudioa, Mungia–, berarekin lan egin dute aurretik, eta gustura gaude.

G.S.: Beste batzuetan, proba asko egin ditugu, soinu egokia aurkitu arte, eta oraingoa apustu segurua zen.

"Nire ondoan bazina" eta "Aske maitte" kantuetan, sintetizadore soinuak sartu dituzue. Bide horretatik jarraitzeko asmorik?

H.A.: Bai, Roland Groovebox bat erabili dugu, ohiko sintetizadore bat. Kapak gehitu ditugu, konponketa sinpleak eginez, eta oso gustura gelditu gara emaitzarekin. Kolorea gehitzen duen beste tresna bat da, azken finean.

G.S.: Bai, gainera, zerbait berria denez, gauzak probatzeko bideak zabaltzen dizkizu, eta dibertigarria da hori.

H.A.: Aurretik egindakotik apur bat aldentzea da beti gure filosofia, geu ere ez aspertzeko.

Azken kantu horretan, Izaro Andresen kolaborazioa izan duzue. Zergatik jo zenuten berarengana eta kantuari zer kolore eman diola uste duzue?

H.A.: Izaro elkarrizketa bat egitera etorri zitzaigun behin, unibertsitateko lan bat zela eta, eta ordutik hona ezagutzen dugu.

Gero, diskoa atera zuela jakin genuen, eta, abesti bati kolorea emango zion emakume baten ahotsa behar genuenez, berarengana jo genuen.

Gino Pavone perkusio-jotzaileak ere hartu du parte lanean… Gustura gelditzen da morroia, gainera, "Sorgin"en. Nola aurkitu zenuten?

G.S.: Beste diskoetan ni arduratu naiz perkusioaz ere, baina, honetan, berarekin probatu nahi izan dugu. Madrilera joan ginen, eta bertan grabatu zuen bere zatia.

H.A.: Bai, Ginok, gainera, gure lagun askorekin grabatu du, Iñaki "Uoho" Antonekin berbarako, bai Fitorekin bai Extremodurorekin bai La Inconciencia bere proiektu berriarekin, eta pertsonalki ezagutzen genuen.

gatibu diskoa azala 2016

Azal koloretsutik bertatik, mezu positiboa helarazteko nahia igartzen zaizue. Erraz jotzen duzue positibotasunera idazteko orduan edo ahalegina egin behar izaten duzue egungoa bezalako garai latzetan?

H.A.: Hitzak Alexek idazten ditu gehienbat, eta bai, igartzen da positibotasuna eta indarra helarazteko nahi hori, baita nostalgia ere zenbat hitzetan.

G.S.: Nahiz eta istorio gogor bat kontatu, azken mezua beti izaten da positiboa gure kantuetan.

H.A.: Jarrera kontua ere bada. Gauzen aurrean beti burua atera eta aurrera jarraitzeko nahia gure kantu askotan agertzen da: "Euritan dantzan", "Bizitzen badakit"… Alexek idazten dituen hitzek argi hori daukate.

"Igelak" filmerako kantu bat ere egin duzue. Nolakoa izan zen enkargupean konposatzeko lana?

H.A.: Gidoiaren txatal bat pasatu ziguten, eta, bertan, gure kantua agertuko zen zatia zegoen, baita kantuaren iraupena… Orduan, hortik hasten zara buruari eragiten, eta… irteten dena. Ez dago besterik.

G.S.: Bai, gainera gure ohiko soinutik apur bat aldentzen da "Igelak", erdiko zatian, adibidez: sintetizadorea, txeloa… Normalean egiten dugunetik aldendu gara pixka bat filmerako.

Beste lurralde batzuetara eraman zaituzte lan horrek, beraz.

H.A.: Bai, polita izan da. Txeloa sartzearen detaile hori, txikia irudituta ere asko janzten duena, ez zitzaigun otuko, agian, beste egoera batean. Ondo etortzen dira horrelako erronkak.

Javier Navarro almeriarrak egin du diskoaren diseinua. Nola heldu zineten berarenganaino?

G.S.: Argi geneukan ilustratzaile baten lana nahi genuela, eta zerbait berria lortu nahi genuen.

H.A.: AEBn biran ari ginela, hainbat ilustratzaileren lana ikusten aritu ginen, Interneten, eta Navarroren diseinu batek arreta eman zigun. Handik berarekin harremanetan jarri ginen, eta aurrera.

G.S.: Lan ikusgarria egin du. Kantu bakoitzak bere txartela dakar, postal moduko bat eta ilustrazio bat.

USB formatuan ere atera duzue

G.S.: Aurreko diskoarekin ere egin genuen, eta ikusi dugu gaur egun asko erabiltzen den formatua dela. Gainera, txartel bat da, ez ohiko USB memoria bat. Norberak bere gauzak sartzeko espazioa ere badauka…

Gatibu Aske maitte aske bizi Galder Izagirre EZ ERABILI

Argazkia: Galder Izagirre

Zuzenekoei begira, zer asmo duzue? Euskal Herritik kanpora bide hori urratzen jarraituko duzue?

G.S.: Euskal Herrian hasi aurretik, kanpotik ibili gara (Madril, Paris, Galizia…) beroketa lana egiten eta egoera aztertzen, Euskal Herritik kanpo gero eta gehiago jotzeko asmoa baitugu, zuk esan bezala. Hemen, aretoetako kontzertuak egin nahi ditugu, eta plaza gutxiago egin. Toki txikia dela jakinda, bertoko kontzertuak ondo hautatu.

Oraingoz, Astigarragan (urtarrilak 5), Bilbon (urtarrilak 7) bi kontzertuotarako sarrerak, agortuta, Iruñean (urtarrilak 14), Gasteizen (otsailak 17), Biarritzen (otsailak 18), Bermeon (apirilak 8) eta Azpeitian (maiatzak 13) arituko dira hurrengo hiletan.

tan.

tan.

tan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;