Itxi

Musika

34. edizioa

Paco de Lucia maisuak Gasteizko Jazzaldia itxi du

Erredakzioa

Azken sei egunetan, izar handiak igaro dira Arabako hiriburutik: tartean, The Harlem Jubilee Singers, Larry Carlton eta Dianne Reeves.

Gasteizko Jazz Jaialdiaren 34. edizioa itxi du larunbat honetan Paco de Lucia maisuak eskainitako emanaldiak. Guitarra jolearekin batera, Marcus Roberts Trio izan da Mendizorrotza polikiroldegian, gaueko 21:00etan. Emanaldi honetarako sarrera guztiak saldu dira.

Azken sei egunetan, jazzaren izen handiak entzungai izan ditugu Gasteizen. Astelehenean, hilaren 12an. The Harlem Jubilee Singers gospel taldeak eskaini zuen kontzertu bat. Gainera, Larry Carlton, Joshua Redman Double Trio, Buddy Guy eta Dianne Reeves jazzaren erregina artiu dira zuzenean.

Gasteizko Jazzaldiaren 34. edizioak 73 emanaldi guztira ekarri ditu, haietatik 56 saio doakoak izan dira. Mendizorrotza polikiroldegiak kontzertu gehienak hartu ditu. Hala ere, hiritik banatutako 12 eszenatokietan ere jazz doinuekin gozatzeko aukera izan dugu. Principal Antzokiko, Montehermosoko terrazako edo gauerdiko klubetako ohiko eszenatokiekin batera, aurten espazio berria izan dugu: Aparthotel Jardines de Uleta. Kaleko musika ere izan dugu, Nueva Orleanseko Tuba Skinny taldearekin.