Musika
Bukaera
Tolosa eta Donostia taula gainean, Hamabostaldiaren azken emanaldian
Erredakzioa
Frantziako Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalak eta Donostiako Orfeoiak Prokofiev eta Txaikovski maisuen lanak joko dituzte gaur gauean Kursaal aretoan. Sarrerak agortuta daude.
Errusiako Musika izan da 71. edizio honetan Hamabostaldian protagonista, eta hori dela eta, Prokofiev eta Txaikovski maisuen lanak entzungo dira azken kontzertu honetan ere. Gainera, goi-mailako gonbidatua ere izango da Kursaalen: Ewa Podles Poloniako kontralto ospetsuak ere parte hartuko du emanaldian.
Aurtengo edizioan ikusmin handiena piztu duen kontzertuetako bat dugu gaur gauekoa, eta sarrerak agortuta daude duela egun batzuk.