Itxi

Musika

Jazza

Mary Stallingsek eta Michel Portal lapurtarrak jasoko dute Jazzaldiko Donostia saria

Agentziak | Erredakzioa

Estatubatuar kantariak eta lapurtar musikariak Donostiako jazz jaialdian zehar jasoko dute saria, uztailaren 25 eta 29 artean.

  • Mary Stallingsek uztailaren 27an joko du Donostian

    Mary Stallingsek uztailaren 27an joko du Donostian

Marry Stallings estatubatuar kantariak eta Michel Portal baionar klarinetistak jasoko dituzte Donostia sariak aurten Gipuzkoako hiriburuan uztailaren 25etaik 29era egingo duten jazz jaialdian, zeinetan Gregory Porter, Chick Corea, Caetano Veloso eta Ruben Blades arituko baitira, besteak beste.

Horiez gain, Cécile McLorin Salvant, Brad Mehldau, Kenny Barron, Dave Holland, Zakir Hussain, Chris Potter, Christian Scott, Robert Glasper eta Jann Tiersen ere izango ditu protagonista Jazzaldiak; 105 emanaldi guztira, 17 agertokitan.

Miguel Martin jaialdiaren zuzendariaren esanetan, aurtengo Jazzaldiak “kulturak uztartuko ditu”, gazteen talentuaren aldeko apustua egingo du eta “abeslari handiak eta pianista bikainak” aurkeztuko ditu.