Musika
Maiatzak 24 eta 25
Hamlet eta Niña Coyote eta Chico Tornado Iruña Rocken izango dira
eitb.eus
Jaialdiak zazpi talde gehiago batu ditu kartelera: Hamlet, Niña Coyote eta Chico Tornado, Segismundo Toxicómano, Narco, Sara Hebe, Sons of Aguirre eta Flitter.
-
Hamletek "Berlín" diskoa aurkeztuko du jaialdian
Iruña Rock jaialdiak kartelaren bigarren iragarpena egin du, eta zazpi talde gehitu ditu programaziora: Hamlet, Niña Coyote eta Chico Tornado, Segismundo Toxicómano, Narco, Sara Hebe, Sons of Aguirre eta Flitter.
Orain arte iragarrita zeuden taldeei (Turbonegro, Soziedad Alkoholika, La M.O.D.A., Zea Mays, La Pegatina, Kaos Urbano eta Las Sexpeares) batu zaizkie horiek guztiak, Nafarroako hiriburuan maiatzaren 24 eta 25ean egingo duten jaialdiaren egitarauan.
Sarrerak 43,9 euroan jarri dituzte salgai, eta jaialdiaren webgunean eros daitezke.