Itxi

Musika

'Ikusi arte Tour'

Berri Txarrakek bi kontzertu eskainiko ditu Nafarroa Arenan

EITB.EUS

Azaroaren 23ko emanaldirako sarrerak agortuta, hirukoteak jakinarazi du bigarren kontzertu bat eskainiko dutela bezperan, azaroaren 22an. Sarrerak ostiral honetan jarriko dituzte salgai.

  • Gorka Urbizu Barakaldon eskainitako kontzertuan.

    Gorka Urbizu Barakaldon eskainitako kontzertuan. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Berri Txarrak taldeak joan den abenduaren 12an iragarri zuen bere ibilbidearen amaiera, eta agur esateko 2019an 'Ikusi Arte Tour' izeneko bira luzea egingo duela jakinarazi zuen.

Bira horretako azken kontzertua azaroaren 23an izango da, Iruñeko Nafarroa Arenan. Emanaldi horretarako sarrerak berehala agortu ziren, salmentan arazo teknikoak izan baziren ere.

Alabaina, gaur gauean baieztatu dute beste kontzertu bat eskainiko dutela bezperan, azaroaren 22an, agertoki berean.

Hirukoteak sare sozialen bidez azaldu duenez, sarrerak ostiral honetan jarriko dituzte salgai, Interneteko wegow atarian eta Euskal Herriko hainbat saltokitan.