Itxi

Musika

Ekainak 14-15

Little Steven, Suzanne Vega eta Anje Duhalde, BBK Music Legends jaialdian

eitb.eus

E-Street Bandeko gitarristaz, Kaliforniar kantautoreaz eta lapurtar musikari mitikoaz gain, Kitty, Dasy & Louis eta Mississippi Queen & The Wet Dogs egongo dira ekainean Sondikan.

  • Suzanne Vega

    Suzanne Vegak ostiralean joko du, ekainaren 14an

Little Steven and The Disciples of Soul, Suzanne Vega, Kitty, Dasy & Louis, Anje Duhalde eta Mississippi Queen & The Wet Dogs batu ditu bere kartelera BBK Music Legends Sondikako jaialdiak.

Ben Harper & The Innocents Criminals eta The Beach Boys aurretik iragarritako taldeekin batera joko dute talde eta musikariok ekainaren 14an eta 15ean.

Ostiralean, The Beach Boys, Suzanne Vega eta Anje Duhalde arituko dira, eta larunbatean Ben Harper & The Innocent Criminals, Little Steven and The Disciles of Soul, Kitty, Dasy & Louis eta Mississippi Queen & The Wet Dogs.