Itxi

Musika

Azaroak 22 eta 23

Agortu dira Berri Txarrak Nafarroa Arenan ikusteko sarrera guztiak

eitb.eus

Kontzertuaren ekoizpena doitu eta gero, ostiral-larunbateko kontzertuetarako mila sarrera jarri dituzte salgai gaur Iruñeko lokalean, eta hiru orduan saldu dira.

  • Berri Txarrak

    Berri Txarrakek Madril agurtu zuen larunbatean, 7.000 zaleren aurrean. Argazkia: Tom Hagen.

Berri Txarrakek "etenaldi mugagabea" egin aurretik emango dituen azken bi kontzertuetarako (Nafarroa Arena, Iruñea, azaroak 22 eta 23) sarrerak erabat agortuta daude.

Ekoizpena doitu eta gero (agertokia atzeratu dute), Nafarroako hiriburuko lokalak harmailako mila sarrera jarri ditu salgai gau bakoitzerako astearte honetan, azaroak 12, eta hiru orduan saldu dira.