Itxi

Musika

'Fragilissimo'

Gorka Hermosa akordeoilariak disko berria kaleratu du

N. V. | EITB Media

Urretxuar konpositore eta akordeoilariak bere hainbat kanturen bertsio biluziak bildu ditu bederatzigarren diskoan.

  • Gorka Hermosa

    Gorka Hermosaren bederatzigarren diskoa da "Fragilissimo"

Gorka Hermosa urretxuar konpositore eta akordeoilariak “Fragilissimo” bere bederatzigarren diskoa kaleratu du.

Azken sei urteetan CMA Munduko Akordeoilarien Elkartearen saria lau aldiz irabazi du musikariak. Azaldu duenez, oso lan ezberdinak aurki daitezke “Fragilissimo”n: pieza espresionistak ("Gernika"), garaikideak ("Fragilissimo"), minimalistak ("Alabei" eta "Northern lights"), neotonalak ("Goya: capricho 43", "Oda" eta "Pater noster") edo sustrai herrikoiak dituztenak ("Paco", "Anantango" eta "Saudade artica”)”.

Gainera, diskoa bukatzeko, Astor Piazzolla musikagilearen 100. urteurrenean egindako "Libertangoari buruzko Bariazioak" aukeratu du.

Diskoa bakarka grabatu du Hermosak, akordeoiarekin bakarrik.