Itxi

Musika

Jaialdia, ''hibernazioan''

Bertan behera utzi dute Dimetal Fest jaialdia

N. V. | EITB Media

Irailaren 24 eta 25ean ziren egitekoak metal jaialdia Diman, 2020rako prestatu zuten kartel berarekin.

  • Soziedad Alkoholika

    Soziedad Alkoholika zen iragarritako taldeetako bat

Dimetaleroak Kultur Elkartea Dimetal Fest metal jaialdiaren antolatzaileek iragarri dutenez, irailaren 24 eta 25erako iragarrita zegoen edizioa, seigarrena, bertan behera gelditu da, ezingo baita betiko moduan egin eta, hortaz, kontu ekonomikoak ez baitira ateratzen.

Jaialdia "hibernazioan" sartuko da orain, baina itzultzeko asmoa dute, "covid aurreko normaltasuna gure bizitzetara itzuli eta seigarren edizio bat prestatzeko osagai guztiak ematen direnean".

"Euskara, euskal kultura, feminismoa eta metala, errespetua eta aniztasuna" bandera dituen jaialdian jotzekoak ziren, besteak beste, PiLT, Hira, Idi Bihotz, Akelarre, Asgarth, Cobra, Conflict Noise, Ehun Kilo, Eraso!, El Reno Renardo, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Soziedad Alkoholika.