Musika
Irailak 22 – urriak 3
Azkena Rock jaialdiak bertsio murriztua eskainiko du udazkenean Iradier Arenan
N. V. | EITB Media
Covidaren aurkako neurrietara egokitutako hamar kontzertu emango dituzte hamar egunez El Drogasek, M Clanek, Los Enemigosek, Ezpalakek, Liherrek, Carolina Durantek, Biznagak…
-
Lendakaris Muertos taldeak zikloaren lehen gauean joko du, Ezpalakekin batera
2022ko ekainean Mendizabalan ohiko jaialdia egin baino lehen, Azken Rock Gasteizko jaialdiak edizio berezia egingo du irailaren 22tik urriaren 3ra Iradier Arena Arabako hiriburuko espaziora zuzeneko musika eramateko.
"Ezin genuen beste urtebete egin Azkena Rockik gabe", adierazi dute antolatzaileek, eta azaldu dute udazkeneko edizioa "ezberdina" izango dela eta kontzertuak gaur egungo garaietara "egokituta" egongo direla.
21 artistak joko dute, hurrenkera honetan:
22/09/2021 – Lendakaris Muertos + Ezpalak
23/09/2021 – Los Enemigos + Liher
24/09/2021 – El Drogas + The Lizards
25/09/2021 – Carolina Durante + Biznaga
26/09/2021 – Johnny Burning + The Soul Jacket
29/09/2021 – Kaotiko + Puraposse + The Wax
30/09/2021 – Ray Collins Hot Club + Micky & The Buzz
01/10/2021 – Loquillo + Seda
02/10/2021 – Los Zigarros + Los Estanques
03/10/2021 – M Clan + Razkin
Sarrerak uztailaren 9an jarriko dituzte salgai.
Gainera, prestaketa lanetan jarraituko dutela jakinarazi dute antolatzaileek, datorren urtean 20. urtemuga ospatzeko jaialdi formatuan: Patti Smith, The Offspring, Brian Wilson, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, L7, Drive-by Truckers, Fu Manchu, Daniel Romano eta beste asko arituko dira 2022ko ekainaren 16, 17 eta 18an Mendizabalan.