Itxi

Musika

Kontzertua

Fito Madrilen arituko da Errege Kopako finalean

L.Z.

Erredakzioa

Vicente Calderon futbol zelaian abestuko du Fitok. Bestalde, San Mamesen Zea Mays, Celtas Cortos, El Menton de Fogarty eta Itziarren Semeak taldeak izango dira.

Fito eta Fitipaldiak indartsu itzuliko dira. 2010eko abendutik taula gainean ikusi ez ditugun arren, taldeak iragarri berri du irailetik aurrera kontzertu bira luzea egingo dutela eta gainera, maiatzaren 25ean, Errege Kopako finalean, Vicente Calderonen joko dutela.

Emanaldia zelai erdian izango da eta Athleticen eta Bartzelonaren arteko norgehiagoka baino minutu gutxi lehenago hasiko da. Aurreikusitakoaren arabera, Fitok "Antes de que cuente diez" kantua abestuko du.

Egun berean, Celtas Cortos, Zea Mays, El Menton de Fogarty eta Itziarren Semeak taldeen musika ere entzungo da San Mamesen.