Musika
Jaialdiak
The Wedding Present eta The Waterboys, Heineken Jazzaldian
Donostiako jaialdiak Agertoki Berdeko programazioa (Zurriola hondartzako doako kontzertuak, hain zuzen ere) itxi du bi talde horien konfirmazioarekin.
-
The Waterboys. Argazkia: Artxiboa
The Wedding Present eta The Waterboys talde britainiarrak Donostiako Heineken Jazzaldiko 47. ediziorako konfirmatu dituzte, Agertoki Berdean, hain zuzen ere. Jonathan Wilson, Sharon Jones, Zola Jesus, Destroyer eta Alabama Shakes izango dira, besteak beste, Zurriolako hondartzako kontzertuetan.
The Waterboys uztailaren 21ean izango dira, 00:30ean eta The Wedding Present hurrengo egunean eta ordu berean.
Agertoki Berdeko programazio osoa
Uztailaren 19an
21:30. Alabama Shakes
24:30. Sharon Jones & The Dap-Kings
Uztailaren 20an
21:30. Zola Jesus
24:30. Destroyer
Uztailaren 21ean
11:00. Inra (Kutxa Kultur Musika)
12:00. Giranice (Kutxa Kultur Musika)
13:00. Peachy Joke (Kutxa Kultur Musika)
21:30. Jonathan Wilson
24:30. The Waterboys
Uztailaren 22an
12:00. Ras Miguel & Tafari (Kutxa Kultur Musika)
13:00. Supersweet (Kutxa Kultur Musika)
21:30. Gary Clark Jr.
24:30. The Wedding Present