Itxi

kultura

Kanpaina

Kultura bonuen % 86 saldu dituzte

Araban ordu gutxitan amaitu dira. Bizkaian 20.019 saldu dituzte, salgai daudenen % 99,9, eta Gipuzkoan 7.600, % 67,8.

01:20
Kultura Bonua jasotzeko jende-ilarak izan dira

Salgai jarri dituzte Kutxabankeko sarean Eusko Jaurlaritzaren 40.000 kultura bonuak. Liburuak eta ikusentzunezko produktuak erosteko erabili daitezke, Gabonetako kanpainan. Kultura sailak iragarri duenaren arabera, salgai jarri dituzten lehen egun honetan, bonuen % 86 saldu dituzte.

Antonio Rivera Eusko Jaurlaritako kultura sailburuordeak jakinarazi duenez, "Arabako 6.800 kultura bonuak agortu egin dira" goizeko lehen orduan. Esan duenez,"ez da gehiago izango, ez dugu luzatuko". Lehen egunena, Bizkaian 20.0149 saldu dituzte eguerdira arte, salgai daudenen % 99,9, Gipuzkoan 7.600, % 67,8.

25 euroko salneurria dute eta 40 euroko balioa dute. Bono bakoitzean dagoen 15 euroko tartea Eusko Jaurlaritzak jartzen du.

Euskadiko 387 saltokik parte hartzen dute kanpainan eta hirugarren urtez egiten dute. 2013ko urtarrilaren 13ra arte salduko dituzte eta astelehen honetatik urtarrilaren 18ra arte erabili daitezke.

Egun horren ostean, ezin izango da ordaintzeko erabili. Gainera, aukeratutako saltokian erabili daiteke bakarrik eta ez da inolaz ere dirurik bueltatuko. 2011ko kanpainan baino 4.000 bonu gutxiago jarri dituzte salgai, baina 20 saltoki gehiagotan erabili daiteke.

Bizkaian, BBKko kutxazainetan eskuratu daiteke. Gipuzkoan, kutxa.net-en eta Araban, cajavital.es webgunean.