kultura
Kanpaina
28 orduan saldu dituzte 40.000 Kultura Bonuak
Salgai zeuden 40.000 kultura bonuak saldu dituzte. 25 euroko balioarekin 40 euroko balioa dute eta urtarrilaren 18ra arte erabili daitezke.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Bonu guztiak agortu egin dira Bizkaian eta Araban. Bizkaian arratsaldean saldu zituzten azkenak eta Araban salgai jarri eta ordu gutxira amaitu ziren. Gipuzkoan, berriz, 7.600 saldu dituzte, %67,8.
Antonio Rivera Eusko Jaurlaritako kultura sailburuordeak jakinarazi duenez, "ez da gehiago izango", ez omen dute "kanpaina luzatuko".
Blanca Urgell kultura sailburuaren ustez, kultura bonuaren "helburuak lortu dira berriz: data hauetan kultura kontsumoa sustatzea eta urte osoan kultura banatzen dituzten establezimenduak herritarrengana hurbiltzea".
25 euroko salneurria dute eta 40 euroko balioa dute. Bono bakoitzean dagoen 15 euroko tartea Eusko Jaurlaritzak jartzen du.
Euskadiko 387 saltokik parte hartzen dute kanpainan eta hirugarren urtez egiten dute. 2013ko urtarrilaren 13ra arte salduko dituzte eta urtarrilaren 18ra arte erabili daitezke.
Egun horren ostean, ezin izango da ordaintzeko erabili. Gainera, aukeratutako saltokian erabili daiteke bakarrik eta ez da inolaz ere dirurik bueltatuko. 2011ko kanpainan baino 4.000 bonu gutxiago jarri dituzte salgai, baina 20 saltoki gehiagotan erabili daiteke.