Itxi

kultura

Chillida-Leku Museoa

Legebiltzarrak Chillida-Lekuren bideragarritasuna bermatzea eskatu du

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Diputazioari Eduardo Chillida Fundazioarekin izaten ari diren kudeaketekin jarraitzeko eskatu die.

  • Chillida-Leku Museoa. EITB.

    Chillida-Leku Museoa. EITB.

Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Diputazioari Eduardo Chillida Fundazioarekin hasitako kudeaketekin jarraitzeko eskatu diote museoaren bideragarritasuna bermatzeko.

Horretaz gain, museoak duen egitura monografikoa eta artistaren bilduma bateratua  mantentzea nahi du Legebiltzarrak.

PPk museoa irekitzeko eskatutako proiektuaren interpelazioari EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdiek finkatutako zuzenketek erakusten dute eskari hau.

Chillida-Leku Museoa 2010eko abenduan itxi zuten hamar urtez irekita egon ostean, arazo ekonomikoen ondorioz.

Eusko Jaurlaritzak eta Chillidaren oinordekoen artean izandako elkarrizketa batean azken hauek kontaktuekin jarraitzea adostu zuten. Horretarako, museok dituen izaera monografikoa eta proiektuaren hasierako nondik-norakoak mantentzeko baldintza jarri zuten.

Kultura sailburuak, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzak museoak 'izaera monografikoa' izatea defendatzen duela jakinarazi zuen.

Elkarrizketak zuhurtasunez burutzen ari direla eta Eusko Jaurlaritzak 'ondare kultural eta artistiko baliotsu hau' berriz ere publikoari erakusteko 'ekinean jarraituko duela' jakinarazi zuen.