Itxi

kultura

Kultur hiriburua

Donostia 2016ren zuzendari berria erabakitzeko bilera egingo dute gaur

Erredakzioa

Baliteke gaur bertan jakinaraztea zuzendari berriaren izena, Udala, Aldundia, Jaurlaritza eta Kultura Ministerioa ados jartzen badira.

  • Xabier Paya Donostia 2016ko koordinatzaile kulturala da

    Xabier Paya Donostia 2016ko koordinatzaile kulturala da Argazkia: EiTB

Donostia 2016  kultur egitasmoaren zuzendari berria nor izango den erabakitzeko bilera egingo du gaur Donostia 2016 patronatuak. Irailaren erdirako aurreikusten zen hautaketa, baina baliteke gaur bertan jakinaraztea zuzendari berriaren izena.

Aukeraketa prozesuan jasotako eskakizunak aztertu ondoren, hiru dira Donostia 2016 kultur egitasmoaren zuzendari izateko hautagaiak. Aukeraketa batzordeak gaur goizean egingo die elkarrizketa pertsonala hiru hautagai horiei, eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak adostasuna lortuz gero, gaur bertan izango du zuzendari berria Donostia 2016k.

Uztailaren 6an zabaldu zen hautagaitzak aurkezteko epea, eta abuztuaren 14an itxi zen. 30 lagun baino gehiago aurkeztu dira Donostia 2016ko zuzendari orokor izateko, eta horietatik hiru iritsi dira azkeneko txanpara. Horien artean hautatuko dute zuzendari berria.

Hautagai izateko ezinbesteko baldintza zen nazioarteko proiektu edo kultur proiektu nagusi bateko gidaritzan bost urteko esperientzia izatea. Gainera, ingelesa jakitea behar-beharrezkoa da, eta euskara eta gaztelania menderatzea hobesten da.

Duela hilabete batzuk Itziar Nogerasek dimisioa aurkeztu zuenetik, Xabi Paya izan da proiektuaren aldi baterako gidaria.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Donostia 2016