kultura
IRABAZLEEN ZERRENDA
'Turbo Kid', Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko filmik onena
EITB.EUS
Film labur onenaren saria 'L’ours noir' lanak irabazi du, eta animaziozko film labur onenarena 'Bighorror' zintak.
-
'Turbo Kid'
'Turbo Kid' (Anouk Whissell, François Simard eta Yoann Karl Whissell. Zelanda Berria) filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2015eko film onenaren ikusleen saria. Josemi de Beltran Donostia Kulturako zinema arduradunak eman du jakitera edizio honetako palmaresa, gaur, prentsaurrean.
Film labur onenaren saria 'L’ours noir' (Meryl Fortunat-Rossi eta Xavier Seron. Frantzia) lanak irabazi du, eta animaziozko film labur onenarena 'Bighorror' (Maurice Huvelin. Frantzia) zintak. Espainiako film labur onenaren golardoa 'Pesanta' (Angel Valera) lanari eman diote. Hiru sari horiek ere, ikusleek erabakitakoak dira.
Bestalde, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren epaimahaiak honako sari hauek ematea erabaki du: 'Chateau Sauvignon: Terroir' (David E. Munz-Maire. AEB) filmarentzat izan da epaimahaiaren film labur onenaren saria, eta Zillarrezko Melies saria Europako film labur onenari 'Infringe' (Martin Ahlin. Suedia) lanari eman diote. Maria Kosty, Alberto Marini eta Juan Ramon Molina dira epaimahaikideak.
Azkenik, gazte epaimahairen saria film onenari 'L’ours noir' zintak irabazi du, eta Syfi saria Espainiako film labur onenari 'La buena muerte' (Suda Sanchez) filmak eskuratu du.