Itxi

kultura

Telebista

Baieztatuta: 'Game of Thrones' Zumaian eta Bermeon filmatuko dute

eitb.eus

HBO telebista-kateak baieztatu egin ditu denboraldi berriko eszenatokiak zeintzuk izango diren.

  • Zumaiako flyscha eta 'Game of Thrones'en logoa; Udalak egindako muntaia. zumaia.eus

    Zumaiako flyscha eta 'Game of Thrones'en logoa; Udalak egindako muntaia. zumaia.eus

"Game of Thrones" Euskal Herrira itzuliko da. Izan ere, zazpigarren denboraldiko hainbat eszena Bermeon (Bizkaia) eta Zumaian (Gipuzkoa) filmatuko dituzte, HBO telebista kateak baieztatu duenez.

Zumaia eta flyscha hautatutakoen artean egongo zela ez zen sekretua, Udalak prentsaurrekoa deitu baitu astearte honetarako, filmazioari buruzko zehaztasunak emateko, baina Bermeo ere zerrendan egotea ezustea izan da.

Hori horrela, ez da lehen aldia izango telsail arrakastatsua Euskal Herrian filmatuko dena, iaz Bardean egin baitzuten, irailaren 20tik 25era. Besteak beste, Emilia Clarke (Daenerys Targaryen) aktorea izan zen bertan.

Zumaia eta Bermeo ez ezik, HBOk beste hainbat eszenatoki ere baieztatu ditu: Islandia, Ipar Irlanda eta Sevilla, Caceres, Almodovar del Rio (Kordoba) eta Santiponce (Sevilla), Espainiako Estatuan.

Estreinaldia 2017ko udan

Zazpigarren denboraldia uda honetan bertan hasiko dira filmatzen, eta estreinaldia urtebete barru izango da, hots, 2017ko udan.

"'Game of Thrones'en mundura negua heldu denez, David Benioff eta D.B. Weiss ekoizleek pentsatu dute hobe dela ohi baino beranduago hastea filmatzen, eguraldia aldatzen hasten denean", azaldu du Casey Bloys-ek, HBOren Programazio presidenteak.

Bestalde, HBOk jakinarazi du zazpigarren denboraldia ohi baino laburragoa izango dela, zazpi atalekoa.

"Game of Thrones" azken hamarkadetako telesailik arrakastatsuena da mundu osoan, eta 23 izendapen lortu ditu irailaren 18an Los Angelesen ematekoak diren Emmy sarietan.

 

MAPA OSORIK

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena