Itxi

kultura

DSS2016

Xabi Paya: 'Espektatibak, akaso, errealitatetik kanpo zeuden'

Xabi Paya DSS2016 Hiriburutzako Kultura programazioaren arduraduna 'Faktoria'n, 2016aren balantzea eginez.

  • 22:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europak onartutako eta saritutako programa bete dela defendatu du Xabi Payak, eta akaso, espektatibak izan direla gehiegizkoak DSS2016ren inguruan.

Adibidez, bizikidetzaren esparruan, alderdi politikoek oraindik lortu ez dutena, kulturari eskatu zaiola uste du Payak.

Diruari begiratuta, "Proiektu honetan, AHTren kilometro eta erdi bideratu da kulturara" esan du Xabi Payak. Ez da adreiluan gastatu. Aldiz, artista eta kultur eragileetara bideratu da dirua. Eta hori komunikatzea ez da erraza. Payak onartu du proiektu honek behar zuen komunikazio modu berezia, akaso, falta izan dela.

Kultura hiriburutzak utzitako ondareari buruz eta hemendik aurrerako bideaz, erabakia, Donostia 2016 Fundazioaren kide diren erakundeei dagokiela gaineratu du.

 

 

>