Publizitatea
Itxi

2016/12/19

18:00

Donostia 2016

Balorazioa

Donostia 2016 proiektuko arduradunak pozik, egitaraua bete duelako

Agentziak | Erredakzioa

Aurreikusitako aurrekontuaren erdia erabili dutela nabarmendu dute gaur goizean egindako balorazioan.

1:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzak proiektuaren aurretiazko balantzea egin du gaur goizean Donostian eskainitako prentsaurrekoan. Arduradunen arabera, hautagaitza aurkeztean adostutako egitaraua bete dute, aurreikusitako aurrekontuaren erdiarekin.

Pablo Berastegi Donostia 2016 proiektuaren zuzendari nagusia, Xabier Paya kultura zuzendaria, eta Fundazioaren patronatua osatzen duten erakundeetako agintariak izan dira agerraldian: Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia; Eneko Goia Donostiako alkatea; Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea eta Begoña Cerro Espainiako Kultura Ministerioko ordezkaria.

Pablo Berastegi zuzendariak esan duenez, behin betiko balantze nagusia, bai kuantitatiboa bai kualitatiboa, 2017ko maiatzean iritsiko da, baita eragin ekonomikoaren txostena ere.

Bestalde, Xabier Payaren esanetan, berezko proiektuan ezarritako jardueren %72 egin dira. Ideia bera helarazi nahi izan dute ekimenean parte hartu duten erakundeek ere.

Horrez gain, Eneko Goia Donostiako alkateak Europarekin hartutako konpromisoa bete dutela adierazi du, hiritarren eta euskal eragile sozial zein kulturalen parte hartzeari esker. Inbertsio gehienak, beraz, bertan geratu direla azpimarratu du.

Azkenik, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak erakundeek egiten duten kultura kudeaketan izandako eraginaz gogoeta egin du. Bere iritziz, sortzaileei eta hiritarren agente kulturalei protagonismo handiagoa zor zaie.

iagoa zor zaie.

iagoa zor zaie.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;