Publizitatea
Itxi

2019/05/22

10:29

kultura

Iruñea

Jon Maya, Cesc Gelaber eta Israel Galvan MUN museoko artistekin elkarrizketan

Agentziak | Erredakzioa

Hiru koreografoek ‘Isil-hizketak’ lana erakutsiko dute Iruñean, Nafarroako Unibertsitatearen Museoan, ostegunean, maiatzak 23, ostiralean eta larunbatean, 20:00etatik aurrera.

  • Jon Maya, Israel Galvan eta Cesc Gelabert. Argazkia: Manuel Castells.

    Jon Maya, Israel Galvan eta Cesc Gelabert. Argazkia: Manuel Castells.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako Unibertsitatearen Museoko erakusketa aretoak agertoki bihurtuko dira aste honetan, ostegun, ostiral eta larunbatean, ‘Isil-hizketak’ Jon Mayak sortutako dantza ikuskizuna hartzeko.

‘Isil-hizketak’eko protagonistak Jon Maya, Cesc Gelabert eta Israel Galvan koreografoak dira, lehenengoz ikuskizun berean, eta museoak artistei egindako eskakizun bat dago proiektuaren jatorrian.

Jon Mayak, sortzaileak, azaldu duenez, proiektua museora egindako bisita batean jaio zen, bilduma eta espazioak ezagutu zituenean. “Identifikazio handia sentitzen dut Chillidarekin, Oteizarekin eta beste hainbat artistarekin, eta Tapiesen aretoa ikusi nuenean ezin nuen Cesc Galabert beste inor irudikatu. Dantzari egindako hainbat begiradaren arteko topaketa bat proposatzeko orduan, interesatzen zaiguna hainbat mintzaira gurutzatzea denean, berari eta Israel Galvani deitzea erabaki nuen”, azaldu du.

Emanaldietako bakoitzera 150 pertsona sartuko dira, 16 euro ordainduta, hiru taldetan banatuta. Artista bakoitzaren ikuskizunaz gozatuko dute (Maya, Chillidarekin elkarrizketan; Gelabert, Tapiesekin; eta Galvan, Palazuelorekin), eta, amaitzeko, elkarrekin egingo duten dantza piezaz ere, Cecilia Paredes perutar artistaren instalazioaren ondoan. “Bakoitzak zortziko baten bere bertsioa egingo du, eta elkarrekin dantzatuko gara gero. Oso pozik nago sormen prozesu aberatsa izan baita”, esan du Mayak “Erritu” Kukai konpainiaren ikuskizunarekin, Sharon Fridmanen lanari esker, koreografia onenaren Max saria irabazi eta biharamunean.



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena