Itxi

kultura

OMENALDIA

Berlineko 'hodei' batek Gernikatik hegan egingo du gaur, Bakearen Nazioarteko Egunean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gernika Gogoratuz ikerketa zentroak burututako ekimena da pankartaren hegaldia.

  • Artistak Gernikaren gainetik, 2019ko irailaren 21ean, hegan egingo duen pankarta margotzen.

    Artistak Gernikaren gainetik hegan egingo duen pankarta margotzen. Argazkia: Gernika Gogoratuz.

100 metro karratuko pankarta batean margotuta, Berlineko hodei batek Gernikaren gainetik hegan egingo du, gaur, iralaik 21, Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta, Gernika Gogoratuz ikerketa zentroak iragarri duenez.

Hodeia Astra eraikuntzatik aterako da, egun Kulturarako fabrika soziala den arma fabrikatik. Berlineko zeruaren irudia Gernika osoan eta inguruetan igaroko da, lurrera erori arte.

Bizkaiko hiriko eta Alemaniako hiriburuko proiektua Michael Klant artista alemaniarrak burutu du. Armada frankistak aginduta 1937an Gernika bonbardatu zuen Kondor Legioaren artillaria izan zen Klanten aita.

Abuztuaren 27tik irailaren 5era, Berlineko zeruaren argazki bat oinarri izanda, ondorengo kidek osatutako taldea aritu da pankarta margotzen: Damaris Pan, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea; Angela Lopez, Astrako langilea; Maitane Azurmendi, Gernikako “Lobak” ekimenaren kidea; eta Klant.

Gernikako hodeia Berlin gainean

Gernikako bonbardaketaren urteurrena zela eta, apirilaren 26an Klantek ere margotutako Gernikako hodei bat Berlinen gainetik pasatu zen, nazien antzinako Gatow aerodromoan jaurti baino lehen.