Itxi

kultura

Arkeologia

Iruña-Veleiako grafitoei buruzko epaiketa 2020ko otsailaren 3an hasiko da

Agentziak | Erredakzioa

Lehenago, urriaren 14rako, Fiskaltza, Arabako Foru Aldundia eta hiru akusatuen abokatuak Gasteizko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegira deituta daude.

  • Iruña-Veleia

    Hiru pertsona daude akusatuta, aztarnategiko grafitoak faltsutzea leporatuta

Iruña-Veleia Arabako arkeologia aztarnategiko grafito batzuen ustezko faltsutzearen inguruko epaiketa 2020ko otsailaren 3an da hastekoa, baina lehenago, urriaren 14an, aldeak batu egingo dituzte epaiketaren inguruko hainbat gai zehazteko, hala nola, balizko adostasun bat bilatzeko.

Epaitegitik berretsi dutenez, Gasteizko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiak auziaren alde guztiak —Fiskaltza, Arabako Foru Aldundia eta hiru akusatuen (Eliseo Gil aztarnategiaren zuzendari ohia eta beste bi lagun) abokatuak— deitu ditu urriaren 14rako, auzipetu guztiak epailearen eskura ote dauden eta adostasunik lor daitekeen jakiteko eta aldeok aurkez ditzaketen kontuak entzuteko.

Arabako Fiskaltzak bost urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Gilentzat, ondare historikoaren aurkako delitu jarraitua eta dokumentu pribatuen iruzurra egotzita. Horrez gain, 7.200 euroko isuna ere eskatu du.

Arabako Foru Aldundia ere akusazioa da auzi honetan, eta zazpi urte eta erdira handitu du Gilentzako zigor eskaera, kalte eta iruzur delitu jarraituak ere egotzi dizkio akusatuari. Defentsak, ostera, aske uztea eskatu du.

Zalantzan ipini dituzten aurkikuntzen berri eman zuten 2005 eta 2006 urteetan, aztarnategiaren kudeaketa Lurmen Gilen enpresari zegokionean. Zeramikaren gainean idatzitako grafitoak historikotzat aurkeztu zituzten, horietan oinarrituta baiezta baitzitekeen III. mendean euskara eta Kristautasuna inguruan zabalduta zeudela. Alabaina, itxura denez, akusatuek egin zituzten.