Itxi

2019/12/09

10:47

kultura

Kultura kontsumoa

EAEko herritarrak antzerki, musika eta dantza ikuskizun gehiagotara joaten dira

eitb.eus

Kulturaren Euskal Behatokiaren ikerketa baten arabera, galerietara eta erakusketetara egindako bisitak, aldiz, jaitsi egin dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

1:32
Antzerkia
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kulturaren Euskal Behatokiak egindako inkesta baten arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrak duela 10 urte baino gehiago joaten dira antzerkira (% 21,8tik % 45,7ra igaro da), kontzertuetara (% 16,6tik % 40ra) eta dantza-ikuskizunetara (% 9,3tik % 30,6ra). Aldiz, egunkarien irakurketa (9 puntu gutxiago, nahiz eta herritarren % 77,4k egunkariak irakurtzen jarraitzen duten), aldizkariena (6 puntu gutxiago, % 33raino) eta galerietara eta erakusketetara egindako bisitak (ia hiru puntu gutxiago, % 18raino) jaitsi egin dira.

Gaur aurkeztutako analisiaren datuak Kulturaren Euskal Behatokiak egindako 2018ko Kultura-ohiturei, praktikei eta kontsumoari buruzko Inkesta-tik datoz, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean eginda, 6.300 pertsonako laginarekin. Joan den azaroaren 29an eman ziren ezagutzera EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko euskarazko kultur kontsumoari buruzko datuak, eta, gaur, Euskadiko Autonomia Erkidegoari buruzkoak aurkeztu dituzte.

Gaur aurkeztutako txostenaren kasuan, lagina 15 urtetik gorako pertsonei egindako 3.800 elkarrizketek osatzen dute. Duela hamar urte egindako aurrekari bat du ikerlanak: Euskal Herriko kultur ohitura, praktika eta kontsumoari buruzko 2007-2008 Inkesta.

EAEko datuak

Oro har, txostenaren arabera, parte hartze kulturalaren bilakaera global positiboa egon da: antzerkiari, kontzertuei eta dantza ikuskizunei dagokienez, % 20tik gorako igoera izan da; egunkarien irakurketa (9 puntu gutxiago), aldizkariena (6,6 puntu gutxiago) eta arte-galerietara joatea (ia 3 puntu gutxiago), ostera, jaitsi egin dira.

Liburuen irakurketa, zinemara joatea eta kontzertuetara joatea biztanleriaren % 60aren gainetik daude; ondoren, (biztanleen % 40tik % 50era) museoetarako bisitak, antzerkira joatea eta liburutegira joatea ditugu.

2018an, biztanleen % 15,6k kultura elkarte batean parte hartu zuten, eta hiru biztanletik batek amateur mailako sormen praktikaren bat egiten du: idazketa, margolaritza, dantza, artisautza…

Inkestak, gainera, islatzen du kultura edukia duten plataformak aurrera doazela. 10 biztanletik hiruk kontu bat daukate kultura edukia duen plataforma digitalen batean, eta gazteen artean bikoiztu egiten da proportzioa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;