kultura
Madrilen
Donostia 2016 hautagaitza, pozik proiektuaren defentsarekin
Erredakzioa
Gaur arratsaldean jakinaraziko du epaimahaiak azken erabakia. Burgosekin, Kordobarekin, Las Palmasekin, Segoviarekin eta Zaragozarekin lehian da Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko.
Donostia 2016 hautagaitzako kideak pozik daude astelehen honetan egindako proiektuaren defentsarekin, eta gaur epaimahaiak jakinaraziko duen erabakiaren zain dira orain. Arratsaldeko 17:00etan jakingo dugu Estatuko zein hiri izango den 2016an Europako Kultur Hiriburu.
Aurkezpen ''''hunkigarri eta original'''' bat egin zuen hautagaitzaren ordezkari taldeak Madrilen, eta ''''pozik'''' irten ziren, Donostia 2016 hautagaitzak ohar batean jakitera eman zuenez. Epaimahaiak lan taldeko kideak zoriondu zituen, ''''ulergarriagoa eta sinpleagoa egiteko proiektua birdefinitzeko izan duten gaitasunagatik''''.
Ordu erdiz, irratsaio baten itxura hartu zuen aurkezpena egiten zuten Donostiako taldeko kideek. Eduardo Yanez kazetariak hautagaitzako ordezkariak elkarrizketatu zituen fikziozko saio horretan.
Jarraian, epaimahairen galderei erantzun zieten, ordubetez.
Odon Elorza eta Juan Karlos Izagirre, lehengo eta egungo alkateek elkarrekin egin zuten "Herritarrenenergia-olatuak. Elkarbizitzarako Kultura" proiektuaren aldeko defentsa. Izendatu berri duten alkateak esan zuenez, epaimahaiko kideei argi geratu zitzaien Donostiako Udaleko alderdi guztiek eta hiru erakundeek (Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) babesten duten proiektua dela hau. Odon Elorza Donostiako alkate ohiak ere hiru minutuko aurkezpena egin zuen, eta Gipuzkoako hiriburuko hautagaitzak ''''kultura elkarbizitzarako tresna gisa'''' planteatzen duela azaldu zuen. ''''Espiritu kritiko eta berritzailea oinarri hartuta, herritarrek errealitatea aldatzea ahalbidetzen du kulturak, eta horri buruz hitz egiten du proiektu honek'''', gaineratu zuen.
Aurkezpena ''''bikain'''' joan zela esan zuten Elorzak eta Izagirrek; ''''itxaropen handia dugu'''', esan zuen egungo alkateak. Elorza ere ''''zain'''' agertu zen, eta lantaldeak ''''ilusio handia'''' duela gaineratu zuen.
Donostiarekin batera, Burgosek, Kordobak, Las Palmasek ere egin dute astelehen honetan proiektuaren aurkezpena. Gaur Segoviaren eta Las Palmasen txanda izango da, eta 17:00etan emango du azken erabakiaren berri epaimahaiak.