Publizitatea
Itxi

2021/03/07

00:20

kultura

Sari banaketa

Euskal zinemak zortzi Goya sari lortu ditu: 'Akelarre'k bost eta 'Ane'k beste hiru

E. L. | EiTB Media

Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak emakumezko aktore onenaren saria eskuratu du, eta Jone Laspiur donostiarrak aktore berri onenaren saria, biek 'Ane' filmean egindako lanagatik.

1:19
Imagen obtenida de un vídeo de EiTB Media.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

'Akelarre'k, EITBren parte-hartzea duen filmak, bost Goya sari eraman ditu gauean, eta 'Ane'k beste hiru, tartean Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak emakumezko aktore onenaren saria eskuratu du, eta Jone Laspiur donostiarrak aktore berri onenaren saria. Pandemia dela eta gala hibridoa izan da aurtengoa. Pilar Palomeroren 'Las niñas' pelikulak film onenaren saria lortu du, baina 'Akelarre'k bildu du sari kopururik handiena.

Espainiako Arte eta Zinemagintza Zientzien Akademiak Goya sariak banatu ditu larunbat honetan. 35. edizioa gala hibridoa izan da, eta bigarren aldiz Malagan egin dute. Antonio Banderasek eta Maria Casadok aurkeztu dute. Izendatuek eta sarituek modu telematikoan parte hartu dute koronabirus pandemiaren ondorioz.

Patricia Lopez Arnaizek eskerrak eman dizkie bere lagunei eta familiari: "Nire bizitza handiago egiteagatik, eta munduan harrera beroagoa dudala sentiarazteagatik". "Adiskidetasunari garrantzia" eman nahi izan dio, eta David Perez Sañudo EITBren parte-hartzea duen filmaren zuzendariaren figura goraipatu du, "hainbeste eman dion pelikula polita eta pertsonaia ederra" egin izanagatik.

Esan bezala, Jone Laspiur donostiarrak aktore berri onenaren saria eskuratu du 'Ane' pelikulan, EiTBren parte-hartzea duen filmean, egindako lanagatik. Era berean, David Perez Sañudok eta Marina Pares Pulidok gidoi egokitu onenaren saria bereganatu dute pelikula berdinagatik.

Jone Laspiur aktore gazteak bere ibilbidean lagundu dioten pertsonei eskerrak eman dizkie, batez ere, bere amari, "den bezalakoa izateagatik, berezkoa izateagatik eta nire imajinazioa, sormena eta artea beti elikatzeagatik". "Ama asko maite zaitut, benetan", erantsi du.

Arte Ederretan eta Antzerkian trebatua, Laspiurrek debuta 2020an egin zuen ikus-entzunezko munduan, 2009ko Gasteizen bizi den Ane nerabe eta bihurriarekin. Sarituak 'Akelarre'ren antzeztaldean ere hartu du parte.

Bestalde, Mariano Garcia Martyk eta Ana Rubiok efektu berezi onenen saria jaso dute Pablo Agueroren 'Akelarre' filmagatik.

Era berean, Beatushka Wojtowiczek eta Ricardo Molinak makillaje eta ile-apainketa onenaren saria erdietsi dute Agueroren pelikulan egindako lanagatik. Wojtowiczek "Euskal Herri ederrari" eskerrak eman dizkio hitza hartu duenean. Gainera, euskal gastronomia goraipatu du hitzaldian, baita bertako paisaiak ere.

Nerea Torrijosek jantzi-diseinurik onena lortu du 'Akelarre'gatik. Torrijosek saria, besteak beste, aitona-amonei eskaini die. "Nire aitite eta amamari eskaini nahi diet", adierazi du.

Aranzazu Callejak eta Maite Arroitajauregik jatorrizko musika onenaren saria jaso dute 'Akelarre'n egindako lanagatik. Biek euskaraz abestuz eskertu dute saria, oso kanta berezia erabili dute.

Azkenik, Mikel Serranok zuzendaritza artistikorik onenaren saria eskuratu du 'Akelarre' filmagatik. Serranok ere euskaraz hitz solteak erabili ditu bere hitzaldian.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;