Itxi

kultura

Jaialdiak

EITBk 'El Precio de la Libertad' aurkeztuko du Biarritzeko FIPAn

Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdia, FIPA, ospatzen ari dira igandera arte. Donostiako Zinemaldian estreinatutako 'El Precio de la Libertad' pelikula aurkeztuko du EITBk.

  • Quim Gutierrez Mario Onaindiaren paperean. Argazkia: EITB

    Quim Gutierrez Mario Onaindiaren paperean. Argazkia: EITB

Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiak 'El precio de la libertad' pelikularen emanaldia hartuko du, Alberto Surio EITBko zuzendaria, Patxi Arratibel EITBko Estrategia eta Kanpo Harremanen zuzendaria, Julian Pavon ETBko aholkularia, Ana Murugarren filmaren zuzendaria eta Joaquin Trincado ekoizlea bertan izango direla.

Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdia, FIPA, garatzen ari da igandera bitartean. Donostiako Zinemaldian estreinatutako El Precio de la Libertad pelikula aurkeztuko du EITBk.

Astearte honetan, urtarrilaren 24an izango da proiekzioa, 15:15ean, Udal Kasinoko Antzokian. Quim Gutierrez dugu filmaren protagonista, Mario Oraindiaren paperean. Andres Herrera da Teo Uriarte, Mikel Losada Txutxo Abrisketa, Leyre Berrocal Esozi Leturiondo, Chete Lera Isidro Infante, Xavi Boada Roson ministroa eta Patricia Urrutia, berriz, Ustaranen emaztea.

Joaquin Trincadok ekoitzi du filma, Luis Mariasen gidoiarekin. 80ko eta 90eko hamarkadetan elkarrekin egin zuten lan biek, zenbait zinema proiektu ezagunetan, tartean Todo por la pasta filmean. Oraingo honetan, Carlos Gusi Celda 211 pelikulako argazki zuzendaria ere lan taldean izan dute.