Itxi

kultura

EUSKARA

Euskaltzaindiak 692 testu gehitu dizkio euskarazko hizkuntza eskubideei buruzko laburbildumari

I. G. | EITB MEDIA

Lan honen helburua euskaldunen hizkuntza eskubideei buruzko idatziak euskarri digital bakar batean biltzea da.

  • 'Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz' proiektuaren aurkezpena

    'Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz' proiektuaren aurkezpena. Irudia: Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak 'Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz' proiektuaren hirugarren edizioa aurkeztu du.

Lan honen helburua euskaldunen hizkuntza eskubideei buruzko idazkiak euskarri digital bakar batean biltzea da, hiztunek zein gaiaren inguruko ikertzaileek, letradu zein legelariek, erabili ahal izan ditzaten.

Gotzon Lobera eta Santiago Larrazabal abokatuek eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidenteak hartu dute parte hainbat berrikuntza dituen hirugarren edizio honetan.

Hasteko, gorputza 94 testu izatetik 786 izatera pasa da, hau da, 692 testu berri gehitu dira. Gainera, eremu geografikoari, edukiari berari, lanaren egituraketari eta abarri eragiten dieten aldaketak daude, besteak beste.

Gorputza Euskaltzaindiaren webgunean (euskaltzaindia.eus) kontsulta daiteke.