Itxi

kultura

Etxepare Euskal Institutua

Koldo Mitxelena Katedra irekiko dute Chicagoko Unibertsitatean

Apirilean zabalduko da, Etxepare Euskal Institutuak, Cervantes Institutuak eta Chicagoko Unibertsitateak elkarrekin egindako lanaren ondorioz.

00:31
Koldo Mitxelenaren izena daraman katedra bat izango da Chicagon

Duela hilabete batzuk New York zen zabaldu zen Bernardo Atxaga katedrari beste bi gehitu dizkio Etxepare Euskal Institutoak gaur egin duen aurkezpenean. Koldo Mitxelena, linguista haundiaren izena daraman katedra da bat. Chicagoko Unibertsitatean zabalduko da eta euskal ikasketak zabaltzea izango xede. Apirilaren 11ean inaguratuko da eta lehen irakaslea Lourdes Oinederra izango da, EHUko fonologiako katedraduna.

Eduardo Chillidaren katedra da bestea. Frankfurteko Goethe Unibertsitatean zabalduko da eta euskal artearen ingurukoa izango da. Etxepare Institutoko arduradunek esan dute Erakundeak sorreratik izan duela katedrak sortzeko ardura, horiek direlako hain zuzen ere, euskal ordezkaririk garrantzizkoenak mundu zabalean.

Etxepare Euskal Institutuak, Cervantes Institutuak eta Chicagoko Unibertsitateak elkarrekin egindako lanaren ondorioz, Koldo Mitxelena Katedra zabalduko dute apirilean Chicagoko Unibertsitatean.

Inaugurazio ekitaldi ofiziala apirilaren 11n izango da, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariaren partaidetzarekin.

Koldo Mitxelena Katedra abiatzeko egitarau osoa apirilaren 9tik 22ra bitartean egingo dute; hitzaldiak, mahai-inguruak, film emanaldiak eta erakusketa bat antolatu dituzte.

Bestalde, Frankfurteko Goethe Unibertsitateak Eduardo Chillida Katedra inauguratuko du aurten, euskal artean oinarritutakoa.

Duela hilabete batzuk New York zen zabaldu zen Bernardo Atxaga katedrari beste bi gehitu dizkio Etxepare Euskal Institutoak gaur egin duen aurkezpenean. Koldo Mitxelena, linguista haundiaren izena daraman katedra da bat. Chicagoko Unibertsitatean zabalduko da eta euskal ikasketak zabaltzea izango xede. Apirilaren 11ean inaguratuko da eta lehen irakaslea Lourdes Oinederra izango da, EHUko fonologiako katedraduna.Eduardo Chillidaren katedra da bestea. Frankfurteko Goethe Unibertsitatean zabalduko da eta euskal artearen ingurukoa izango da. Etxepare Institutoko arduradunek esan dute Erakundeak sorreratik izan duela katedrak sortzeko ardura, horiek direlako hain zuzen ere, euskal ordezkaririk garrantzizkoenak mundu zabalean.Etxepare Euskal Institutuak, Cervantes Institutuak eta Chicagoko Unibertsitateak elkarrekin egindako lanaren ondorioz, Koldo Mitxelena Katedra zabalduko dute apirilean Chicagoko Unibertsitatean.Inaugurazio ekitaldi ofiziala apirilaren 11n izango da, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariaren partaidetzarekin.Koldo Mitxelena Katedra abiatzeko egitarau osoa apirilaren 9tik 22ra bitartean egingo dute; hitzaldiak, mahai-inguruak, film emanaldiak eta erakusketa bat antolatu dituzte.Bestalde, Frankfurteko Goethe Unibertsitateak Eduardo Chillida Katedra inauguratuko du aurten, euskal artean oinarritutakoa.