Itxi

kultura

Jardunaldiak

Badator Scratch eguna

Larunbatean ospatuko da Bilbon eta Donostian. Bertan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Scratch erabiliz eginiko proiektuak ezagutarazteko eta bizipenak partekatzeko aukera izango dute.

  • Scratch eguna. Argazkia: EiTB

    Scratch eguna. Argazkia: EiTB

Scratch haurrei zuzendutako aplikazio informatikoa da. Interfaze erraz baten bitartez, ordenagailuen programazioaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko eta lehen saiakerak egiteko aukera ematen du.

Urte osoan garatzen den hezkuntza proiektua oinarri duen "Scratch eguna" maiatzaren 19an ospatuko da Donostian eta Bilbon. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek hau erabiliz eginiko proiektuak ezagutarazteko eta bizipenak partekatzeko aukera izango dute. Horrez gain, aplikazioa erabiltzen ikasteko interesa dutenentzako tailer eta hitzaldi irekiak izango dituzte.

"Scratch eguna" MIT Media Lab elkarteko Lifelong Kindergarten Group taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat tokitan aldi berean egiten den jardunaldia da, eta ekitaldi bakarrean batzen ditu partekatzen ikasteko eta ezagutza konpartitzeko interesa duten pertsonak; betiere, Scratch aplikazioaren inguruan.

Tabakalerak horrelako ekimenak sustatu nahi ditu, eta, hori dela eta, harreman estua izan du hori antolatu duen taldearekin.

"Scratch eguna" dela eta Bilbon egingo diren ekitaldiak zuzenean eskainiko dituzte eitb.com-en, Hiru-3 atarian.