Itxi

kultura

ZINEMALDIA

Zinemaldiko lehen hiru egunetarako sarrerak salgai

EITB MEDIA

Sarrerak Zinemaldi Plazaren takiletan, Kursaalen beheko solairuan, auditorioaren leihatilan eta Jaialdiko zein Kutxabankeko webgune ofizialetan eros daitezke.

  • Hainbat lagun ilara egiten Kursaalen. Argazkia: Maria Agirre | EITB Media

    Hainbat lagun ilara egiten Kursaalen. Argazkia: Maria Agirre | EITB Media

Irailaren 16tik 24era bitartean ospatuko den Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioko sarrerak salgai daude atzotik. Lehen hiru jardunaldietako sarrerak erosi daitezke Zinemaldi Plazako leihatiletan edo online, Zinemaldiaren web ofizialean eta Kutxabanken.

Zinemaldiak salmenta mailakatuaren alde egin du berriro. Hala, irailak 16, 17 eta 18ko sarrerak baino ezingo dira erosi gaur eta hurrengo bi egunetan jarriko dira salgai gainontzekoak:

SALMENTA MAILAKATUA

Irailaren 11n, igandea, 09:00etatik aurrera: 16, 17 eta 18ko salmenta.
Irailaren 12an, astelehena, 09:00etatik aurrera: 19, 20, 21 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
Irailaren 13an, asteartea, 09:00etatik aurrera: 22, 23, 24 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
Irailaren 14tik aurrera, salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan. Gainerako zinemetan, irailaren 16tik aurrera.

Behin Zinemaldia hasita, eguneko salmenta ere izango da. Egunero, 08:00etan, egun horretako saioetarako sarrera erosteko aukera izango da online. Leihatiletan, berriz, emanaldi bakoitzeko ordutegian, eskuragarri dauden eserlekuen arabera.

Inaugurazio, Donostia Sari eta Klausura galetarako sarrerak egunean bertan ere erosi ahal izango dira 17:00etatik aurrera Kursaaleko leihatiletan.

Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu saio bakoitzeko.

Informazio gehiago hemen.